Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2014ko azaroaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4968

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, zeinen bidez emendatzen baita unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2013-2014 ikasturteko deialdia egiteko aginduan adierazitako zenbatekoa.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko urriaren 2ko Aginduaren bidez, iragarri zen unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2013-2014 ikasturteko deialdia.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak programa honetara bideratutako 53.000.000 euro erabili dira jada, eta 51.908,19 euroko zenbatekoa egiten duten bekak eta laguntzak ebatzi gabe gelditu dira. Horrenbestez, beharrezkoa da zenbateko hura aldatzea, kontuan harturik, batetik, balorazio-batzordeak aurkeztutako esleipen-proposamena, eta, bestetik, 2013ko urriaren 8ko Aginduaren 2. artikuluan jasotzen dela artikulu horretan kontsignatutako guztizko zenbatekoa emendatzeko aukera, betiere aintzat hartuta ebazteke dauden emate-proposamena baduten eskabideek dakarten zenbatekoa eta eskabideak ebatzi baino lehen egin beharra. Ondorioz, eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Aldatzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko urriaren 8ko Aginduaren 2. artikuluan kontsignatutako zenbatekoa, eta handitzea deialdi horren zenbatekoa, hain zuzen, berrogeita hamaika mila bederatziehun eta zortzi euro eta hemeretzi zentimo (51.908,51); kopuru hori 2014ko aurrekontu-ekitaldiari egotziko zaio.

Honenbestez, 2013ko urriaren 8ko Aginduaren 2. artikulua honela idatzita gelditzen da:

Helburu horretarako 53.051.908,19 euro erabiliko dira: horietatik 2.500.000 erabiliko dira 2013ko ekitaldian hartzen diren ebazpenak finantzatzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2013ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontu-sailaren kargura finantzatuko dira, eta, gainerakoa, 50.551.908,19 euro, 2014ko ekitaldian hartuko diren ebazpenak finantzatzeko erabiliko da. Ebazpen horiek 2014ko ekitaldirako kreditu egokia eta nahikoa egotearen mende egongo dira, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan xedatutakoaren arabera (agindu horren bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen izapidetze aurreratua).

Beharrezko izanez gero, diru-zenbateko horiek handitu egin daitezke, ebazteko dauden laguntza-ebazpenek eskatzen duten diru-zenbatekoak kontuan hartuta. Hori diru-laguntzei buruzko ebazpena eman aurretik egin beharko da. Horren berri, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango du ebazpen baten bitartez.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 4a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala