Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2014ko azaroaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4966

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 12koa, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, Konekta Zaitez@Banda Zabala izeneko egitasmoaren barruan, Interneterako banda zabalean sartzeko diru-laguntzak emateko dena.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Aginduak (EHAA, 147. zk.), hau da, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko otsailaren 18ko Aginduak aldatutakoak (EHAA, 57. zk.), Konekta Zaitez@Banda Zabala proiektuaren barruan, Interneterako banda zabaleko sarrera-zerbitzuak emateko laguntza-neurriak ezartzen ditu.

Aipatutako aginduan, diru-laguntzetako programa bat eratzen da. Diru-laguntza horien xedekoak dira, hain zuzen ere, banda zabaleko Internetekin konektatzeko, alde batetik, erabiltzaileak behar duen terminal-ekipoa erostea, eta, bestetik, frekuentzia libreetako (WIFI edo antzekoak) bandako puntu-puntu anitzeko hari gabeko teknologietan oinarritutako instalazio kolektiboak eskuratzea. Halaber, diru-laguntza horiek emateko prozedura eta irizpideak arautzen dira eta laguntzen zenbatekoa eta bera aldatzeko prozedura ezartzen dira.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearen 2014ko irailaren 8ko Ebazpenaren bitartez, 2014ko ekitaldirako laguntzetarako guztira aurreikusi den zenbatekoa onartu da. Ebazpen horretan guztira ezarri den zenbatekoa ehun eta hamar mila (110.000) eurokoa da. Ezarritako konponbide teknologikoari dagokionez, erositako terminal-ekipo bakoitzeko zenbatekoa berrehun eta laurogeita bat (281) eurokoa izango da.

Halaber, esandako agindu horren 10. artikuluak Itelazpi izendatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erakunde laguntzaile, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesteko den azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren 11. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta erakunde laguntzaileak egindako proposamena ikusi ondoren, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Banda zabaleko Internetera sartzeko diru-laguntzen esleipena onuradunei jakinaraztea, Konekta Zaitez@Banda Zabala izeneko egitasmoaren esparruan, honi erantsita doakion eranskinean jasota dauden kopuruetan.

Bigarrena.– Aipatutako 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren 13.1. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Itelazpi baltzu publikoak izango du onuradunei jakinarazteko eta operadoreari horien konturako diru-laguntzak ordaintzeko ardura.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Ogasun eta Finantzetako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, baita erakunde onuradun bakoitzari honen berri emateko ere.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 12a.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala