Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2014ko azaroaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4963

AGINDUA, 2014ko azaroaren 4koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, honako agindu honetan egindako hutsak zuzentzeko dena: Agindua, 2014ko urriaren 20koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinarekin behin betiko ebazten baita honako lekualdatze-lehiaketa hau: Euskal Autonomia Erkidegoan, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen arteko plaza hutsetarako lekualdatze-lehiaketa (2014-04-29ko Aginduaz iragarria).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Halako hutsa atzeman da Euskal Autonomia Erkidegoan, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen arteko plaza hutsetarako lekualdatze-lehiaketa behin betikoz ebazten duen Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko urriaren 20ko Aginduan (2014-04-29ko Aginduaz iragarria). Agindua 2014ko azaroaren 4ko EHAAn argitaratu zen (210. zk.); orain zuzendu egiten da atzemandako hutsa.

2014/4697 (13/6) orrialdeko zerrendan, honako hau dioenean:

«2006944002 Donostiako Zigor arloko 3 zk.ko Epaitegia.

73219774X Insausti Usabiaga, M. José».

Baina honela esan behar du:

«2006944002 Donostiako Lan-arloko 2 zenbakiko Epaitegia.

73219774X Insausti Usabiaga, M. José».

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 4a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala