Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2014ko urriaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4432

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 156/12 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 156/12 prozedura bideratu da, Veronica Maribel Gamboa Maciasek eskatuta, Juan Vicente Palacios Hernandezen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

388/14 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernandez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko irailaren hogeita hirua.

Alderdi demandatzailea: Veronica Maribel Gamboa Macias.

Abokatua: Edurne Gonzalez Alonso.

Prokuradorea: Ignacio Hijon González.

Alderdi demandatua: Juan Vicente Palacios Hernandez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: seme-alaba adingabeentzako neurriak.

EPAITZA

Partez baiesten dut Verónica Maribel Gamboa Macías andreak Juan Vicente Palacios Hernández jaunaren aurka aurkeztu duen demanda. Horiek horrela, alaba adingabea dela-eta neurri hauek hartzea erabaki dut:

1.– Alaba adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio eta adingabearen gaineko guraso-ahalari dagozkion gainerako ahalmenak, halaber, berak bakarrik izango ditu.

2.– Aitak alabarekin komunikatu ahal izango du, eta berarekin egon, bi gurasoek askatasunez erabakitzen duten moduan.

3.– Aitak 150 euro ordainduko dizkio hilero amari, alabaren mantenu gisa. Aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan ordainduko du zenbateko hori, amak izendatzen duen kontuan dirua sartuz; zenbateko hori urtero eguneratu beharko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako prezioen aldaketen arabera, oinarritzat justu aurreko hamabi hilabeteak hartuz. Ordainketa egin ezean, legezko neurriak hartuko dira.

4.– Alabaren ezohiko gastuak erdibana ordainduko dituzte aitak eta amak. Ezohiko gastutzat hartzen dira aurreikusten ez direnak eta aldizkakoak ez direnak; hala nola gaixotasun-gastuak, ospitaleratze-gastuak, tratamendu berezien gastuak, odontologia, ortodontzia edo optikako gastuak, edo farmazeutikoak, gizarte-segurantzak edo gurasoek hitzartuta daukaten beste mutualitate edo erakunde batek estaltzen ez dituenak, baita irakasle edo tutoreek gomendatzen dituzten laguntza- edo errefortzu-eskolen gastuak ere.

Beste gurasoari kontsulta egin ezin zaion urgentziazko kasuetan izan ezik, gainerakoetan, guraso bakoitzak besteari jakinarazi beharko dizkio adingabeko alabek dituzten aparteko premiak, eta premia horiei erantzun beharra dagoela adierazi; horretarako, kasuan kasuko agiriak helaraziko dizkio batak besteari (gastuaren zenbatekoari buruzko aurrekontua edo informazioa). Hamabost eguneko epean beste gurasoaren erantzunik ez badago, gastua onartuta dagoela ulertuko da.

Behar bezala jasota geratzeko moduan egingo dira halako jakinarazpenak.

5.– Prozesuko izapide honetan ez da beste neurririk hartuko.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Juan Vicente Palacios Hernandez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko irailaren hogeita hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana