Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2014ko urriaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4429

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 486/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 486/13 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Portugaleteko Florida Multzoko 14. zenbakiko Jabekideen Erkidegoa.

Abokatua: Alfredo Orive Peña.

Prokuradorea: Virginia Gonzalez Ruiz.

Demandatua: Carmen Serrano Gonzalez-en jaso gabeko jarauntsia, Begoña Martinez. Serrano eta Maria del Carmen Clara Martinez Serrano.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, 2014-04-15ean, epaia eman da, eta, 2014-05-13an, zuzenketa-autoa, eta epaia eta xedapen-zatia honako hauek dira:

EPAITZA

Carmen Serrano Gonzalez-en jaso gabeko jarauntsiaren eta bere jaraunsle diren Begoña Martinez. Serrano eta Maria del Carmen Clara Martinez Serrano-ren aurka, Portugaleteko Florida Multzoko 16. zenbakiko Jabekideen Erkidegoaren izenean eta ordez, González prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten da; eta auzi-jartzaileari honako hauek solidarioki pagatzera kondenatzen ditut demandatuak: 12.844,13 euro; kopuru horren legezko interesa bi puntutan gehitua, ebazpen honetatik ordainketa guztiz egin artekoa; eta, halaber, demandaturi ezartzen zaizkio kostuak.

Ebazpen honen lekukotza egin bedi, dagozkion autoei eransteko. Jatorrizkoa liburu honetan geratuko da.

XEDAPEN-ZATIA

1.– 2014-05-24ko datarekin, prozedura honetan emandako epaia zuzentzea erabaki da, zentzu honetan: ebazpenean zehar, «Portugaleteko Florida Multzoko 16. zenbakiko Jabekideen Erkidegoa» esaten den lekuan, «Portugaleteko Florida Multzoko 14. zenbakiko Jabekideen Erkidegoa» esan behar da, bat etorriaz ebazpenaren idazpuruan jasotakoarekin.

Carmen Serrano Gonzalez-en jaso gabeko jarauntsia, Begoña Martinez. Serrano eta Maria del Carmen Clara Martinez Serrano demandatuen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko uztailaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala