Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2014ko urriaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4428

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 519/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Arabako probintzia Auzitegia Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostasunik gabeko neurriei buruzko 519/13 apelaziozkoa.

Errekurtso-egilea: Gueia Abdeldrim Hmudi.

Abokatua: Roberto Masa Silva.

Prokuradorea: Maria Boulandier Frade.

Alderdi errekurritua: Moulay el Mahdi Abeiri eta Fiskaltza.

Gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak.

Judizio horren gainean 36/14 epaia eman zen, 2014-02-13an. Hau dio epaitzak:

Baietsi egiten dut María Boulandier prokuradoreak ordezkatutako Gueia Abdelkrim Hmudik aurkeztutako errekurtsoa, Amurrioko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiak, seme-alaben aldeko neurrien gaineko 181/12 prozeduran, emandako epaiaren aurkakoa, eta partez errebokatzen dut. Horrenbestez, osorik baiesten dut demanda. Eta adierazten dugu XXXXX adingabearen aldeko neurriak hartu behar direla, bere anaia XXXXX alde auzialdiaren epaian jada ezarritako neurriak; ebazpen honen bigarren oinarri juridikoan laburbiltzen ditugu. Kostuak ez dira berariaz ezartzen.

Moulay El Mahdi Abeiri demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala