Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2014ko urriaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SOPUERTAKO UDALA
4422

IRAGARKIA, peoia - zerbitzu anitzetako langilea bitarteko funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Irailaren 9ko 618/14 zenbakiko Alkatetza Dekretuaren bidez, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.- Bitarteko funtzionario izendatzea Angel Maria Baraja Moyano jauna, peoia - zerbitzu anitzetako langilearen lanpostu hutsa betetzeko. Asier Alvarez Ortiz titular jaunaren, karrerako funtzionarioa, ezintasunagatiko eszedentziaren bidez sortu da, eta eskubidea du lanpostua gordetzeko eta plaza hutsa ordezkapen baten bidez betetzeko. Hartara, bitarteko funtzionario izendatutako Ángel María Baraja Moyano jaunak beteko du lanpostua, onetsitako zerrendan bigarren dagoelako eta lan poltsan puntuazio gehien duelako, betiere lehenengo zegoen pertsonak uko egin ondoren.

Bigarrena.- Funtzionario izateko, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 62.d) artikuluak ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.- Funtzionario izendatutakoak eskubidea izango du oinarrizko ordainsarien ehuneko ehun jasotzeko, hirurtekoak barne, bai eta beteko duen lanpostuari dagozkion ordainsari osagarrien ehuneko ehun jasotzeko ere.

Lanaldia eta ordutegiaren erregimena beteko den lanpostuak esleituta duena izango da, eta eginkizunak gauzatuko den lanpostuari berariaz dagozkionak.

Laugarrena.- Bitarteko funtzionarioak lan egiteari utziko dio eszedentzian dagoen funtzionarioak zerbitzura aktiboki itzultzea eskatzen duen egunaren biharamunean.

Bosgarrena.- Dekretu honen berri ematea egingo den hurrengo osoko bilkuraren bileran, eta BAOn eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea izendapena.

Sopuerta, 2014ko irailaren 11.

Alkatea,

JOSEBA ANDONI LLAGUNO HURTADO.


Azterketa dokumentala