Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2014ko urriaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4421

AGINDUA, 2014ko irailaren 19koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, honako agindu honetan aurkitutako hutsak zuzentzeko dena: Agindua, 2014ko abuztuaren 25ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, hizkuntza dela-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa behin betiko ebazteko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko abuztuaren 25eko Aginduan (2014ko irailaren 4ko EHAA, 167. zk.), zeinaren bidez behin betiko ebazpen baita Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako hizkuntza dela-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egin behar da hemen.

2014/3741 (4/1) orrialdean, hirugarren artikuluan, honela dio:

«Deialdi honetan esleitu ez diren plazak eman gabe uztea, non eta ez diren amortizatuko plantilla organikoa edo langile-zerrenda organikoa aldatuz edo lanleku bateko langileak berrantolatuz; beraz, funtzionario berriekin beteko dira».

Baina honela esan behar du:

«Deialdi honetan esleitu ez diren lanpostuak bete gabe uztea».

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 19a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala