Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2014ko irailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3709

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, Santutxu-El Karmelo osasun-zentrorako lokala egokitzeari buruzko espedientearen lizitaziorako prozedura irekiari buruzkoa.

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako Ente Publikoa, Erakunde Zentrala, Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Erakunde Zentrala - Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: G/000/20/0/1139/O621/0000/082014.

2.- Kontratuaren ezaugarriak:

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Santutxu-El Karmelo osasun-zentrorako lokala egokitzea.

c) Loteak eta kopurua: ez.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 799.287,84 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 950.000 euro (BEZik gabe).

5.- Behin betiko bermea: bai. Esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.- Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia: Erakunde Zentrala, Araba kalea, 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba).

7.- Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: Bai/ taldea: C, azpitaldea: 4, kategoria: d.

b) Bestelako betekizunak, kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta kaudimen tekniko eta profesionalari dagokienez: ikus oinarriak.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko urriaren 1ean, 13:00etan.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan eskatzen dena.

c) Aurkezteko tokia: ikus 1-a puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.- Eskaintzak baloratzeko irizpideak, klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: % 52.

- Eskaintza ekonomikoa: 35 puntu.

- Eskaintzaren barne-koherentzia: 10 puntu.

- Berme-epea: 7 puntu.

b) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: % 48.

- Memoria deskriptiboa: 33 puntu.

- Lan-programa: 15 puntu.

10.- Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Entitatea: Erakunde Zentrala. Helbidea: Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2014ko urriaren 8an, 11:45ean.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea: Entitatea: Erakunde Zentrala. Helbidea: Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2014ko urriaren 29an, 11:15ean.

11.- Bestelako argibideak: ez.

12.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (456,95 euro).

13.- Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net

Http://www.contratacion.euskadi.net/contenidos/anuncio_tablon_contratacion/anuncio_tablon1/es_doc/adjuntos/EL%20KARMELO%20-%20PROYECTO%20OBRA.zip

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abuztuaren 22a.

Kontratazio Mahaiko ordezko presidentea,

ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana