Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2014ko irailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3705

EDIKTUA, 620/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 620/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Asesoría de Fincas Bellido, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Ricardo Vargas Potes.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, honako epaia eman da 2014-06-12an.

130/14 EPAIA

Bilbao, 2013ko ekainaren 12a.

Nik, María Inmaculada Verona Rodríguez, Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko ordezko eginkizunetan ari naizen epaileak, ikusi ditut 620/13 hitzezko judizioaren autoak. Sustatzailea Asesoría de Fincas Bellido, S.L. sozietatea izan da, eta bere izenean eta ordezkaritzan aritu da, Jorge Montero Bellido abokatuak lagunduta. Demandatua, berriz, Ricardo Vargas Potes jauna da, auzi-ihesean dagoena.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Asesoría de Fincas Bellido, S.L.k, bere izenean eta ordezkaritzan, auzi-ihesean den Ricardo Vargas Potes jaunaren aurka jarri duen demanda. Horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 1.924,58 euro (mila, bederatzi ehun eta hogeita lau euro eta berrogeita hamazortzi zentimo) eta ebazpen honen hirugarren oinarrian ezarritako legezko interesak. Prozesuko kostuak demandatuari ezartzen dizkiot, berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Egin bedi ebazpen honen lekukotza, batu bekie autoei eta eraman bedi originala epaien liburura.

Ricardo Vargas Potes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko ekainaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala