Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2014ko irailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3703

EDIKTUA, 241/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 241/14 hitzezko judizioa, eraginkortasunari buruzkoa.

Demandatzailea: Banco Popular Español, S,A.

Abokatua: Alfonso Matas Frías.

Prokuradorea: Germán Ors Simon.

Demandatua: Moustafa El Ammouki , Fatima Zahra El Amouki, Saadia Abourkha eta Mohamed El Amouki.

Gaia: inskribatutako eskubide errealen eraginkortasunari buruzko hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-07-08an. Hona hemen epaitza:

Moustafa El Ammouki, Saadia Abourkha, Mohamed El Amouki eta Fátima Zahra El Amouki jaun-andreen aurka, Banco Popular Español, S.A.ren izenean eta ordez epaitegietako Ors prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten da, eta berago zehaztu etxebizitza libre eta auzi-jartzailearen esku uztera kondenatzen dira demandatuok: Bilboko Miraflores etorbideko 1. zk.ko 2.eko eskuman kokatua, eta Bilboko 7 zk.ko Jabetza Erregistroan inskribatua: 1395. liburukia, Alde Zaharreko 76. liburua, 52. orria, 4956 zk.ko funtsa; halaber, kostu judizialak ordaintzera kondenatzen dira.

Moustafa El Ammouki , Fatima Zahra El Amouki, Saadia Abourkha eta Mohamed El Amouki demandatuen egungo egoitzak ezezagunak direnez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko uztailaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana