Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2014ko irailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3702

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1/14 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea 1/14.

Demandatzailea: Aitziber Antia Sanchez.

Abokatua: Miren Arantzazu Laburu Muñoz.

Prokuradorea: Maria Cristina Gabilondo Lapeyra.

Demandatua: Hugo Nicolas Gomez Rivero.

Gaia.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-07-11n. Hona hemen epaitza:

«EPAITZA

Osorik baiesten dut Gabilondo prokuradoreak Aitziber Antia Sánchez andrearen izenean eta ordez jarri duen demanda, Hugo Nicolás Gómez Rivero jaunaren aurka, eta, horrenbestez, aldatu egiten dut 2012ko apirilaren 4ko 28/12 dibortzio adostuko epaiaren bidez onartutako hitzarmen arauemailea, Bergarako 3 zenbakiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiko 38/12 autoetan eman zena. Zehazki, hauexek dira egindako aldaketak:

Aitziber Antia Sánchez eta Hugo Nicolás Gómez Riverori ematen zaie XXXXX eta XXXXX adingabeen guraso-ahala. Dena den, Aitziber Antia Sánchezek erabiliko du guraso-ahal hori, gurasoek bananduta baitaude eta haurrak amarekin bizi baitira.

Adingabeen zaintza eta jagoletza Aitziber Antia Sánchez andreari esleitzen zaizkio. Hugo Nicolás Gómez Rivero jaunak 300 euro ordaindu beharko ditu mantenu-pentsio gisa adingabe bakoitzeko, hau da, 600 euro, harik eta haiek adinez nagusi izatera iritsi eta ekonomikoki independente izaten diren arte.

Diru-zenbateko hori hileko lehen bost egunetan sartu beharko da Aitziber Antia Sánchezek izendatzen duen bankuko kontuan, eta, urtero, urtarrilaren 1ean eguneratuko da KPIren arabera, betiere hitzarmen arauemailean jasotakoari jarraituz.

Bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana, adingabeen ezohiko gastuak, betiere hitzarmen arauemailearen III. paragrafoan ezarritakoaren arabera, paragrafo hori ez baita aldatu.

Etenda geratzen da aitak adingabeekin egoteko bisita-erregimena, baina, haien on beharrez, haiekiko komunikazio-erregimena, edozein dela ere bitartekoa, bere horretan uzten da.

Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.

Egin bedi ebazpen honen ziurtagiria dagozkien autoei eransteko. Gera bedi jatorrizkoa epaien liburuan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (1876 0000 33 000114). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, "Errekurtsoa" dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.»

Hugo Nicolas Gomez Rivero demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2014ko uztailaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana