Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2014ko irailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
3699

EDIKTUA, 4284/2014 konstituziokontrakotasun-arazoaren ondoriozkoa.

4284/2014 eskumen-gatazka positiboa, Lehen Hezkuntzaren oinarrizko curriculuma ezartzen duen otsailaren 28ko 126/2014 Errege Dekretuaren honako artikulu hauen aurkakoa: 3.1.a) 1. eta 2. paragrafoak; 3.1.b) 6. eta 7. paragrafoak; 4. artikulua eta I. eranskina, artikulu horri buruzkoa dena; 5. artikulua eta II. eranskina, artikulu horri buruzkoa dena; 8.4 eta 12.4 artikuluak eta bosgarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoa.

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, aurtengo uztailaren 22ko probidentziaz, 4284-2014 eskumen-gatazka positiboa izapidetzea onartu du. Eusko Jaurlaritzak sustatu du eskumen-gatazka hori, Lehen Hezkuntzaren oinarrizko curriculuma ezartzen duen otsailaren 28ko 126/2014 Errege Dekretuaren honako artikulu hauen aurka: 3.1.a) 1. eta 2. paragrafoak; 3.1.b) 6. eta 7. paragrafoak; 4. artikulua eta I. eranskina, artikulu horri buruzkoa dena; 5. artikulua eta II. eranskina, artikulu horri buruzkoa dena; 8.4 eta 12.4 artikuluak eta bosgarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoa.

Madril, 2014ko uztailaren 22a.

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako justizia-idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana