Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2014ko uztailaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3411

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 23koa, Industriako sailburuordearena. Horren bidez, argitara ematen da Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Aginduak ezarritako esparruko laguntzak 2014ko ekitaldirako emateko deialdia.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 18ko Aginduak Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen du. (EHAA, 104 zk., 2011ko ekainaren 2koa).

Agindu horren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da bertan finkaturiko laguntzetarako 2014ko ekitaldiko deialdia egitea eta horretarako eman behar diren arauak ematea.

Aurrekoa aintzat hartuta, eta adierazitako aginduaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Honako hau da ebazpen honen helburua: Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzak, itzuli beharreko aurrerakin gisa, 2014 ekitaldian emateko deialdia egitea.

2.– Horretarako 5.000.000 euro bideraturiko dira guztira; kopuru hori Sustapen Ekonomikoko Funtsari esleituriko karguen konturakoa izango da finantza- arloan, eta aurrekontu horiei aurtengo ekitaldirako dagokien erregulazioa abenduaren 20ko 4/2013 Legean ezartzen da.

Ekitaldi bakoitzean laguntzak emateko deialdian finkatutako guztizko kopurua handiagotu daiteke; betiere, diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik; handitzekotan, eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusi behar da, eta, baldin eta Ekonomiaren Garapean eta Lehiakortasuna Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada, aurrekontuetan erabilgarri dagoen diruari ere begiratu behar zaio, indarrean dauden legeetan aurreikusitako kreditu loturaren edo aurrekontu aldaketaren arabera. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Industriako sailburuordearen ebazpen bidez.

2. artikulua.– Betekizunak.

1.– Eskatzaileek, Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, adierazitako Aginduaren 3. artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Era berean, honako leku hauetan aurkeztu beharko dituzte eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria: Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAren (SPRI) bulegoetan –Urkixo zumarkalea, 36-4.a, Bilbo– edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak zehaztutako lekuetan.

2.– 2014ko urriaren 31 baino lehenago eratu beharko dira enpresa berriak, baita dagoeneko ezarrita dauden enpresen partaidetzak eskuratu ere. Era berean, inbertsioak 2014an gauzatu beharko dira.

3.– Eskabideak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2014ko irailaren 16an amaituko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak deialdi-ebazpen honek.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 23a.

Industriako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GARCÍA DE MOTILOA UBIS.


Azterketa dokumentala