Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2014ko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3069

IRAGARKIA, Honen bidez, behean zehazten diren espedienteetan Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren largesteko ebazpenak jakinarazten dira, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeari buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legeari dagozkionak.

Jokabidea arau-haustetzat ez hartzeagatik, zehapen-espedienteak largetsi egin dira ebazpenen bidez. Ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuordeari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 24a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala