Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2014ko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3065

IRAGARKIA, Lekeitioko Lazunarriko moila berreraikitzeko 1. proiektu berrikusiaren obren lizitaziorako (Espedientea: 04/2014).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 04/2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Lekeitioko Lazunarriko moila berreraikitzeko 1. proiektu berrikusiaren obra.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Lekeitio, Bizkaia.

d) Burutzeko epea: bost hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: premiazkoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: milioi bat ehun eta hirurogeita bat mila bostehun eta hirurogeita hamar euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (1.161.570,99) gehi berrehun eta berrogeita hiru mila bederatziehun eta hogeita bederatzi euro eta laurogeita hamaika zentimo (243.929,91) BEZarenak. Beraz, guztira, milioi bat laurehun eta bost mila bostehun euro eta laurogeita hamar zentimo (1.405.500,90).

5.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.

6.– Agiriak eta argibideak lortzeko:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 98 26.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014ko uztailaren 21a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratación.info edo www.euskadi.net/contratacion.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

Sailkapena: bai.

Taldea: F. Azpitaldea: 7. Kategoria: e.

Sailkapen hori ez badute, Europar Batasuneko kide diren estatuetako enpresa ez espainiarrek ondoren zehaztuko den eran egiaztatu beharko dituzte ekonomia- eta finantza-kaudimena eta kaudimen teknikoa:

A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: kontratuaren xede den jarduera-eremuko negozioen guztizkoaren gaineko deklarazioa, azken hiru urteetakoa. Urteko negozioen guztizkoa, gutxienez, 1.000.000 eurokoa beharko du, azken hiru (3) urteak hartuta.

B) Kaudimen teknikoa: azken bost urteetan egindako obren zerrendaren bidez, garrantzitsuenak ongi gauzatu izanaren ziurtagiriekin batera. Ziurtagiri horietan honako hauek adieraziko dira: obren zenbatekoa, noiz gauzatu diren eta non gauzatu diren. Halaber, lanbideko arauen arabera egin direnetz zehaztuko da, eta ea ongi bukatu diren. Azken 5 urteetan, gutxienez, 1.000.000 eurotik gorako aurrekontua zuen itsas obra bat (BEZ, aparte) egin dela egiaztatu beharko da.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2014ko uztailaren 22a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:

1) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.

2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010 (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.

9.– Esleitzeko irizpideak:

a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 75 puntu.

A) Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 70 puntu. Formula: ikus karatularen 30.1.a) puntua.

B) Berme-epea. Ponderazioa: 5 puntu. Formula: ikus karatularen 30.1.a) puntua.

b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: ponderazioa, guztira: 25 puntu.

A) Lanen azalpen- eta justifikazio-memoria. Ponderazioa: 15 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.1.b puntua.

B) Lanen programazioaren koherentzia eta errendimenduen justifikazioa. Ponderazioa: 10 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.1.b) puntua.

10.– C gutunazalak irekitzeko ekitaldi publikoa:

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2014ko abuztuaren 1a.

d) Ordua: 11:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

11.– B gutunazalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010 (Araba).

c) Data: 2014ko irailaren 2a.

d) Ordua: 11:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.– Bestelako argibideak: ez.

13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

14.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.

15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 27a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala