Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2014ko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3060

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 16/14 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 16/14 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Antonio Perez Noguera.

Abokatua: Fernandez de Casadevante eta Jose Angel Gil-Rodrigo.

Prokuradorea: Chimeno.

Demandatua: Mikaitz Inmuebles, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da, 2014-06-05ean, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

68/14 EPAIA

Epailea: Helena Antona Suena.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamalauko ekainaren bosta.

Alderdi demandatzailea: Antonio Perez Noguera.

Abokatua: Jose Angel Fernandez de Casadevante y Gil-Rodrigo.

Prokuradorea: Maria del Carmen Chimeno Rodriguez.

Alderdi demandatua: Mikaitz Inmuebles, S.L., auzi-ihesean.

Helena Antona Suenak, hiri honetako eta bere barruti judizialeko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko eta bere barruti judizialeko epaileak, ikusi ditu 16/14 judizio arrunteko autoak. Idazpuruan ageri diren alderdiek parte hartu dute. Eta ondoko epaia eman du:

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Mikaitz Inmuebles, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2014ko ekainaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala