Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2014ko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3057

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 677/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adost.gb.dib.2L 677/13.

Alderdi Demandatzailea: Aintzane Aboitiz Diaz.

Alderdi Demandatua: Abdelhadi El Houari.

Gaia: dibortzioa.

Aipatutako judizioan, hitzez hitz honako hau dioen ebazpena eman da:

111/14 EPAIA.

Epailea: Cristina Lopez De La Fuente.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko otsailaren hamahirua.

Alderdi demandatzailea: Aintzane Aboitiz Diaz.

Abokatua: Juan Carlos de Pablo Otaola.

Prokuradorea: Fco. Javier Gonzalez Ruiz.

Alderdi demandatua: Abdelhadi El Houari.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren xedea: adostasunik gabeko dibortzioa.

epaitza

Baietsi egiten dut Aintzane Aboitiz Diaz-ek Abdelhadi El Houari-ren aurka aurkeztutako dibortzio-demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako. Ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren lekukotza eta bidal bedi dagokion Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan (kontuaren zenbakia .............). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, erabaki da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jakinarazpena gauzatu ahal izateko.

Barakaldo (Bizkaia), 2014ko otsailaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala