Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2014ko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3056

EDIKTUA, exequaur-en gainean bideratutako 20155/14 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 2055/14 apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Caixabank, S.A.

Abokatua: Pedro Moreno Alda.

Prokuradorea: Tomás Salvador Palacios.

Alderdi errekurritua: Olha Tsyshevska eta Roman Vasilyev.

Gaia: exequatur.

Aipatu judizioan epaia eman da, 2014-01-30ean. Idazpuruak eta xedapenek hau diote:

34/14 AUTOA.

Auzitegia: Presidentea: Yolanda Domeño Nieto.

Magistratua: Ane Maite Loyola Iriondo.

Magistratua: Felipe Peñalba Otaduy.

Lekua: Donostia.

Data: 2014ko martxoak 27a.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Tolosako Betearazpen Sekzioko Zerbitzu Orokor Prozesalak epai eman zuen, 2014ko urtarrilaren 2an, zeinaren xedapenak honako hauek baitira:

«2006ko apirilaren 7an eta Tomás Salvador Palacios epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta, hipoteka-bermearekin Roman Vasilyev-ek eta Olha Tsyshevska y Caixabank, S.A.k sinatutako Kreditua Eratzeko Eskriturako seigarren klausulan itundutako berandutzako korrituak baliogabe deklaratzen dira, eta tronkoari eta epemugatutako interesei dagokionez betearazpenen aurrera egitea bidezkoa dela deklaratzen da».

XEDAPEN-ZATIA

2014ko urtarrilaren 2an, Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiak emandako autoaren aurka, Caixabank, S.A.ren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baietsi egiten da; eta aipatu ebazpena errebokatu egiten da zentzu honetan: 2014-03-20tik 2012-05-25era artean eta une horretatik aurrera legezko interesa gehi 2 puntuko tipoarekin, tronkoari, ordain lez emandako interes epemugatuei eta berandutzako interesei dagokienez bidezkoa da betearazpenean aurrera egitea; eta alderdi betearazleari eskatu behar zaio ezen aurkez dezala likidazio berria adierazi diren zehaztapenekin; ebazpeneko gainontzeko erabakiak ez dira aldatzen.

Auzialdi honetan sortutako kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Olha Tsyshevska eta Roman Vasilyev demandatuen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2014ko ekainaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala