Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2014ko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3055

EDIKTUA, 378/13 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: Merka. apela. errek. 378/13.

Errekurtsogilea: Dasa Comerc, S.L.

Abokatua: Antonio Cartro Giner jauna.

Prokuradorea: Maria Begoña Fernandez de Gamboa Irarragorri andrea.

Alderdi errekurritua: Jose Ramon Bilbao Salsidua, Carlos Gosenge Vila eta Productos de Limpieza Garlimpro, S.L. Unipersonal.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-04-16an. Hona hemen epaitza:

«EPAITZA

Baietsi egiten dugu Begoña Fernández de Gamboa Irarragorri prokuradoreak Dasaq Comerc, S.L.ren izenean eta ordez aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 2013ko martxoaren 12an Bilboko Merkataritza Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak prozedura arrunteko 266/10 autoetan emandako epaiaren aurkakoa. Horrenbestez, baliogabetu egiten dugu epai hori, eta osorik baiesten dugu honako hauen aurka aurkeztutako demanda: Productos Limpieza Garlimpro, S.L. Unipersonal, José Ramón Bilbao Salsidua jauna eta Carlos Gosenge Vila jauna. Hori dela-eta, solidarioki kondenatzen ditugu demandatu guztiak auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: hogeita hemezortzi mila bostehun eta bat euro eta hogeita bederatzi zentimo (38.501,29 euro); eta 2009ko martxoaren 6tik aurrera sortutako berandutze-interesak, abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 7. artikuluan ezarritako legezko tasaren araberakoak (3/2004 Legea, Merkataritza-eragiketetan sortzen den berankortasunari aurre egiteko neurriak ezartzen dituena). Lehenengo auzialdian sortutako kostu prozesalak demandatuei ezartzen dizkiegu berariaz, eta gorako errekurtsoan sortutakoez, berriz, ez dugu erabakirik hartzen.

Itzul bekio errekurritzeko aurkeztutako gordailua Dasa Comerc, S.L.ri. Horretarako, jatorrizko epaitegiko idazkari judizialak itzulketa-agindua emango du.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoietako batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4704 0000 00 0378 13. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judizial ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatzen bada.

Gure epai honen bitartez, erabakitzen, agintzen eta sinatzen dugu.

Argitalpena.– Epaia sinatzen duten magistratuek eman zuten, eta magistratu txostengileak irakurri zuen 2014ko apirilaren 28an. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, egiaztatu egiten dut».

Jose Ramon Bilbao Salsidua eta Productos de Limpieza Garlimpro, S.L. Unipersonal demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko ekainaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala