Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2014ko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3039

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 19koa, Teknologia eta Estrategiako zuzendariarena, Industria, zeinen bidez argitaratzen baita Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako laguntzen 2013ko deialdiko onuradunen zerrenda. Agindu hori aldatu egin zen, batetik, 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez, eta, bestetik, ikerketa estrategikoei laguntzeko Etortek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 22ko Aginduaren bidez.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela-eta, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduak (2003ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez eta ikerketa estrategikoei laguntzeko Etortek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 22ko Aginduaren bidez aldatua) ezartzen du laguntzen ebazpena banan-banan jakinarazi behar zaiela interesdunei, nahiz eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko den.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduaren 16. artikuluko 3. puntuan xedatutakoaren arabera –2003ko apirilaren 16ko Aginduaren eta ikerketa estrategikoei laguntzeko Etortek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 22ko Aginduaren bidez aldatua–, honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduan (2003ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez eta ikerketa estrategikoei laguntzeko Etortek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 22ko Aginduaren bidez aldatua) eta Teknologia eta Estrategiako sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 30eko Ebazpenean aurreikusitako laguntzen 2013ko deialdiko onuradunen zerrenda. Zerrenda ebazpen honekin batera doan eranskinean azaltzen diren onuradunei jakinarazi zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 19a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala