Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2014ko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3038

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 19koa, Teknologia eta Estrategiako zuzendariarena, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduan 2013. urterako ezarritako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena. Agindu horren bidez, Kooperatiba Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteentzako laguntzak arautzen dira. KIZ programa.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, Kooperatiba-Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteen laguntzak (KIZ programa) arautzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 28ko abuztuaren 4ko Aginduak honakoa xedatzen du: laguntzen ebazpena banan-banan jakinarazi beharko zaie interesdunei, eta hori horrela eginda ere, onuradunen eta emandako diru-laguntzen zenbatekoen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Kooperatiba-Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteen laguntzak (KIZ programa) arautzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduaren 12. artikuluko 3. puntuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Teknologiaren zuzendariak, honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea 2013ko ekitaldirako ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda, bai Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 28ko abuztuaren 4ko Aginduko laguntzena –horren bidez arautzen dira Kooperatiba Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteentzako laguntzak. KIZ programa–, bai Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen 2013ko ekainaren 19ko Ebazpeneko laguntzena; Teknologia eta Estrategiako zuzendariaren ebazpenaren arabera eman zaie horren berri eranskinean zehazten diren esleipendunei.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 19a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala