Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2014ko uztailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3037

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2014ko ekainaren 23koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinen bidez agintzen baita argitaratzea Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioa, otsailaren 28ko 1/2014 Legeari dagokionez, aldi baterako langileak babestekoa eta ekonomia eta gizarte arloko presako beste neurri batzuei buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Araubide Juridikoaren sailburuordearen 2014ko ekainaren 23ko Ebazpenaren testuan –ebazpen horren bidez, agintzen da argitaratzeko Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioa, otsailaren 28ko 1/2014 Legeari dagokiona, aldi baterako langileak babestekoa eta ekonomia eta gizarte arloko presako beste neurri batzuei buruzkoa (2014ko ekainaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 119. zk.)–. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2014/2820 (2/2) orrialdean, Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioaren Eranskineko 1. atalean –akordio hori otsailaren 28ko 1/2014 Legeari dagokio, eta aldi baterako langileak babesteari eta ekonomia eta gizarte arloko presako beste neurri batzuei buruzkoa da–, euskaraz zein gaztelaniaz,

Honela dio:

«1.– Otsailaren 28ko 1/2014 Legeari dagokionez –aldi baterako langileak babestekoa eta ekonomia eta gizarte arloko presako beste neurri batzuei buruzkoa– sortutako desadostasunak konpontzeko negoziazioak hastea».

Baina honela esan behar du:

«1.– Aldi baterako langileak babesteko eta ekonomia eta gizarte arloko presako beste neurri batzuei buruzko otsailaren 28ko 1/2014 Legeari dagokionez sortutako desadostasunak konpontzeko negoziazioak hastea, honako agindu hauen gainean:

7. artikulua, Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legearen 27.4 artikuluaren bigarren in fine paragrafoari emandako idazketaren arabera.

Otsailaren 28ko 1/2014 Legeko 8.5 artikulua».


Azterketa dokumentala