Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2014ko ekainaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2749

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1357/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1357/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Kutxa kaleko 4 zenbakiko Jabekideen Erkidegoa.

Abokatua: Juan Carlos Lazaro Palomino.

Prokuradorea: Mendoza.

Demandatua: Margarita Lopetegui Ortiz de Elguea, Aurora Lopetegui Ortiz de Elguea, Purificacion Sara Ortiz de Elguea Uriarte, Maria Teresa Goñi Ortiz de Elguea, Ramon Ortiz de Elguea Fernandez, Maria Luisa Altuna Lamarain, Hipolita Altuna Lamaran, Jose Antonio Ortiz de Elguea Fernandez, Maria Pilar Saez de Asteasu Ortiz de Elguea eta Maria Luisa Ortiz de Elguea Fernandez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2014-02-26an, zeinaren xedapenak ondokoak baitira:

EPAITZA

Ezetsi egiten dut hitzezko judizioaren demanda, zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa, zeina Kutxa kaleko 4 zenbakiko Jabekideen Erkidegoak jarri baitu –Mendoza prokuradoreak ordezkatuta eta Lázaro letratuak lagunduta–, auzi-ihesean diren honako hauen guztien aurka: M.ª Luisa Altuna Lamarain, Hipólita Altuna Lamarain, Margarita Lopetegui Ortiz de Elguea, Aurora Lopetegui Ortiz de Elguea, Purificación Sara Ortiz de Elguea Uriarte, M.ª Teresa Goñi Ortiz de Elguea, M.ª Luisa Ortiz de Elguea Fernández, José Antonio Ortiz de Elguea Fernández, M.ª Pilar Sáez de Asteasu Ortiz de Elguea eta Ramón Ortiz de Elguea Fernández. Eta,eskari guztietatik.

Alderdi auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Maria Teresa Goñi Ortiz De Elguea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala