Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2014ko ekainaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2748

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 404/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Ekitel Obras y Reformas, S.L.k eskatuta, Tolosako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, 404/13 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Ramon Dual Dualen aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gaineko epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

33/14 EPAIA

Epailea: Helena Antona Suena.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita bosta.

Alderdi demandatzailea: Ekitel Obras y Reformas, S.L.

Abokatua: David Fernández Masso.

Prokuradorea: Ana Rosa Ros Noriega.

Alderdi demandatua: Ramon Dual Dual, auzi-ihesean.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Helena Antona Suenak, Tolosako eta bere barrutiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko eta bere barrutiko epaileak, ikusi ditu diru-zenbateko bat erreklamatzeko 404/13 hitzezko judizioko autoak. Idazpuruan ageri diren alderdiek hartu dute parte. Eta ondoko epaia eman du:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Ana Ros Noriega auzitegietako prokuradoreak Ekitelsa, S.L. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Ramón Dual Dualen aurkakoa. Horregatik, diru-zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: sei mila hirurehun eta bederatzi euro eta berrogeita bost zentimo (6.309,45), eta demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 0030 1846 42 0001274 (kontzeptua: 1864 0000 00 040413); eta ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaileak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita bostean.

Eta Ramon Dual Dual demandatuari behar bezala jakinarazteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko maiatzaren hogeita hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana