Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2014ko ekainaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2746

EDIKTUA, betebeharrei buruzko 1209/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian, 1209/13 hitzezko judizioa bideratu da, Urberoa, S.C.L.k eskatuta, Mikel Goikoetxea Gonzalezen aurka. Prozedura horretan epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

61/14 EPAIA

Epailea: Eva Cerón Ripoll andrea.

Lekua: Donostia.

Eguna: bi mila eta hamalauko maiatzaren bosta.

Alderdi demandatzailea: Urberoa, S.C.L.

Abokatua: Rosa M.ª Iturrioz Landart.

Prokuradorea: Fernando Mendavia Gonzalez.

Alderdi demandatua: Mikel Goikoetxea Gonzalez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: betebeharrak.

Nik, Eva Cerón Ripollek, Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titular naizen aldetik, ikusi ditut 1209/13 hitzezko judizioko autoak, zeinak Fernando Mendavia Gozález prokuradoreak (haren ordez Izaskun Vidal andreak) sustatu baititu, Urberoa, S.C.L.ren ordez eta haren izenean (IFK zk.: F-20096624; eta helbidea: Andoain kalea, 32, Donostia), M.ª Rosa Iturrioz Landart abokatuak lagunduta, auzi-ihesean den Mikel Goikoetxea Gozálezen aurka; hona hemen

EPAITZA

Baietsi egiten dut osorik Fernando Mendavia Gozález prokuradoreak (haren ordez Izaskun Vidal andreak), Urberoa, S.C.L.ren ordez eta haren izenean (IFK zk.: F-20096624; eta helbidea: Andoain kalea, 32, Donostia), M.ª Rosa Iturrioz Landart abokatuak lagunduta, auzi-ihesean den Mikel Goikoetxea Gozálezen aurka ezarritako demanda; eta Mikel Goikoetxea González jauna kondenatzen dut demandatzaileari laurehun eta hogeita bi euro eta hamasei zentimo (422,16) ordaintzera, gehi gaurtik zorra guztiz ordaindu arte sortzen diren legezko interesak.

Kostuak berariaz demandatuari ezartzen zaizkio, Mikel Goikoetxea González jaunari.

Epai hau irmoa da eta haren aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik (PZLb, 455. artikulua).

Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hamalauko maiatzaren bostean.

Mikel Goikoetxea Gonzalez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamalauko maiatzaren hogeita bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana