Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2014ko ekainaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2745

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 955/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 955/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Banco Santander, S.A.

Abokatua: Juan Jose Iturrate Andechaga.

Prokuradorea: Ors.

Demandatua: Maria Cristina Ash Corporan.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2013-07-15ean, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten da Banco Santanderren ordezkaritzak M.ª Cristina Ash Corporanen aurka aurkeztutako demanda. Beraz, kondenatu egiten da demandatua auzi-jartzaileari 3.773,82 euro eta ebazpen honen bigarren oinarri juridikoan adierazitako interesak ordaintzera. Demandatuak, halaber, prozesuaren kostuak ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: ........). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta nik, idazkari judizial naizen aldetik, fede ematen dut, Bilbon, bi mila eta hamahiruko uztailaren hamabostean.

Maria Cristina Ash Corporan demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala