Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2014ko ekainaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2736

100/2014 DEKRETUA, ekainaren 10ekoa, Nagusilan, adin nagusikoen giza boluntariotza elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak, hain zuzen ere, aitortzeko haien ibilbidea eta Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreak Autonomia Erkidegoan ematen dituen gizarte zerbitzuak garatzeko emandako laguntza. Arauz ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte, betiere.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko aplikatzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, Nagusilan, adin nagusikoen giza boluntariotza elkarteak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik, hau da, baliabiderik, familiarik edo lagunik ez duten adin nagusikoei izaera sozialeko laguntasuna eta laguntza emateagatik.

Gizarte Zerbitzuen Nagusilan, adin nagusikoen giza boluntariotza elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 1995ean eratutakoa; haren xede nagusia da erretiratu eta nagusien kolektiboaren eta gizartearen onurarako, haien jarduerak sustatu, programatu, antolatu, egin eta kontrolatzea, beharrizan handiena dutenei lehentasunez erantzunez. Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu izana 2008tik, Gipuzkoako Lurralde Historikoan, nagusiki.

Aipatu 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluan adostutako dekretu bidez aitortuko da gizarte-intereseko fundazio hau, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuaren proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko ekainaren 10ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Aitortzea Nagusilan, adin nagusikoen giza boluntariotza elkartea gizarte-interesekoa dela, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik, hau da, baliabiderik, familiarik edo lagunik ez duten adin nagusikoei izaera sozialeko laguntasuna eta laguntza emateagatik.

2. artikulua.– Aitortzea Nagusilan, adin nagusikoen giza boluntariotza elkarteari aitorpen honen berezko eskubideak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko ekainaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala