Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2014ko ekainaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2730

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 4koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zortasunaren handitzea dela-eta honako linea elektriko hau onura publikokoa dela deklaratzeko dena: 13,2 kV-ko (d/z) aireko linea elektrikoa, Ermua-Eibar izenekoa (2. zirkuitua), Ermua TBAren eta 9019 zenbakiko euskarrien arteko tartean, Ermua eta Zaldibarko udalerrietan.

Erref.: L-7975 ASS/TLE.

Esp.: AT-H-2013-30.

AURREKARIAK

Bat.– 2013ko maiatzaren 31n, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (San Adrian etorbidea 48, Bilbao) eskatu zuen gorago zehaztutako linea herri-onurako deklaratzea, linea horren zortasuna handitzeak eragiten dien ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatzeko; izan ere, arboladirik gabeko zerrenda handitu egiten da-eta; enpresa horrek dokumentazio egokia aurkeztu zuen.

Bi.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietatearen aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2013ko uztailaren 15eko BAOn, 2013ko urriaren 10eko EHAAn eta 2013ko uztailaren 18ko El Correo egunkarian. Iragarkiarekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen zituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

Hiru.– 2013ko uztailaren 5ean, ofizio batzuk igorri zitzaizkien Ermua eta Zaldibarko udaletxeei, iragarki-oholetan erakutsi zezaten proposatutako jarduketari buruzko iragarkia. Halaber, udal hauei, Bizkaiko Foru Aldundiari (Nekazaritza Saila eta Igurumen Saila) eta Ur Agentziari eskatu zitzaien txosten baten bitartez adierazteko egokitzat jotzen zuten ala ez instalazioa onura publikokotzat aitortzea, horretarako ezarritako tramiteak betez.

Lau.– Hartarako ezarritako jendaurreko erakustaldian ez da jaso alegazio partikularrik, eta, erakundeen baldintzak onartu egin ditu Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira; zehazki, honako xedapen hauetan ezarritakoak: argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean, goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen 2011ko martxoaren 8ko Energia eta Meategien zuzendariaren Ebazpenean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean, eta gai horretan aplikagarriak diren gainerako legeetan.

Bi.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen Energiaren, Meategien eta Industria administrazioaren zuzendariak, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ematen zaizkion ahalmenez baliatuz (2013-04-24ko EHAA), hau

EBAZTEN DU:

Onura publikokotzat jotzea, beherago zehaztutako ezaugarriak dituen instalazioaren zortasunik gabeko zerrenda zabaltzeko:

● Ermua-Eibar izeneko 2. zirkuitua, izeneko aireko lineari buruzko TBA Ermua eta 9019 euskarri-zenbakiaren artean.

– Zerbitzuko tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 3 (1 x 54,6 mm2) LA-56.

– Zb.ko euskarriak: metalikoak eta hormigoizkoak.

– Eraginpeko luzera: 373 m.

– Hasiera: Ermuako STR.

– Amaiera: 9019 zb.ko euskarria.

– Udalerriak: Ermua eta Zaldibar.

Linea elektrikoaren adarrak:

(Ikus .PDF)

Deklarazio horrek berekin dakar –azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoaren arabera– eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 4a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana