Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2014ko ekainaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2719

EDIKTUA, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, Gizarte Ekonomiako laguntza batzuk itzularazteko espedienteen bukaera jakinaraztekoa.

Hona hemen Maria Ubarrechena Cid-ek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiaren zuzendariak, eman duen:

EDIKTUA

Aurrerago aipatzen diren itzulketa-espedienteen prozeduraren amaiera ezin izan da jakinarazi, espedienteko helbidea okerra delako, eskatzaileak helbidea aldatu eta jakinarazpen-ondoriotarako horren berri eman ez duelako edo beste kausa batzuk egon direlako. Hori dela eta, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan ezarritakoa betez. Interesdunei jakinarazten zaie jasotako laguntzarako eskubidea kendu dien ebazpena eman dela, ediktu honetan aipatzen den zerrendan jasotako dekretu nahiz agindu laguntza-emaileen babesean. Horregatik, laguntza itzuli egin beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari; bi hilabete izango dituzte horretarako, egintza hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espediente horiek interesdunen eskura daude, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1; 01010 PK, Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Hori dela eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Laneko sailburuordeari, hilabeteko epean, egintza hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hala aginduta dago, 4/1999ko Legearen idazkeraren arabera (lege honek 30/1992 Legea aldatu zuen), Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 48. eta 114. artikuluetan eta artikulu bateragarrietan.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 26a.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala