Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2014ko ekainaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2716

EDIKTUA, 255/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 255/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Juan Arana kaleko 8-10eko jabekide-erkidegoa, Irun.

Abokatua: Juan Luis Miguel Bengoechea Vera.

Prokuradorea: Eskarne Ruiz de Arbulo.

Demandatua: Agustin Gonzalez Ruiz de Azua, Serapio Valladares Llamas, Federico Echepare Diaz, Juan Garcia Gonzalez, Castor Bengoechea Aleson eta Pedro Ignacio Lopez Larrea.

Prokuradorea: Begoña Alvarez Oronoz.

Demandatua: Inmobiliaria Marpak, S.A.

Prokuradorea: Francisca Martinez del Valle.

Demandatua: Agustin Lira Oyarbide eta Nahikari Torres Trujillo.

Prokuradorea.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-01-29an, eta honako hau da haren epaitza:

«Osorik baiesten dut Irungo Juan Arana kaleko 8-10eko jabekide-erkidegoak Eskarne Ruiz de Arbulo prokuradoreak ordezkatuta aurkeztu duen demanda, honako hauen aurkakoa: Agustín González Ruiz De Azúa jauna, Castor Bengoechea Aleson jauna, Juan García González jauna, Serapio Valladares Llamas jauna, Federico Echepare Díaz jauna eta Pedro Ignacio López Larrea jauna, denak ere Begoña Álvarez Oronoz prokuradoreak ordezkatuta. Demanda, halaber, Marpak, S.A.ren aurka aurkeztu da –Francisca Martínez del Valle prokuradoreak ordezkatu du–, bai eta auzi-ihesean diren Nahikari Torres Trujillo eta Agustin Lira Oyarbide jaun-andreen aurka ere. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut ondoren adierazten diren zenbatekoak eta legezko interesak ordaintzera demanda aurkeztu zen egunetik hasita.

Agustín González Ruiz De Azúa jauna: 7.500,67 euro.

Castor Bengoechea Aleson jauna: 7.500,67 euro.

Juan García González jauna: 5.455,03 euro.

Serapio Valladares Llamas jauna: 4.773,15 euro.

Federico Echepare Díaz jauna: 6.136,91 euro.

Pedro Ignacio López Larrea jauna: 3.409,40 euro.

Nahikari Torres Trujillo andrea: 5.455,03 euro.

Agustin Lira Oyarbide jauna: 4.773,15 euro.

Marpak, S.A.: 8.182,56 euro.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio berariaz».

Nahikari Torres Trujillo demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2014ko otsailaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala