Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2014ko ekainaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
2715

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 18koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak emateko 2014ko deialdia egiteko dena.

Ebazpen honen bidez, otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuan biltzen diren aurreikuspenak betetzen dira 2014rako. Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dira dekretu horretan (martxoaren 15eko EHAA), zeina Garapen Lankidetzaren Funtsaren kargurako lankidetza-proiektuak arautzen dituen uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuaren bidez aldatu baitzen (uztailaren 29ko EHAA). Oro har, ebazpen honetan ez dira errepikatuko dekretu horren edukiak, zeina diru-laguntza hauen deialdira aurkeztu nahi duten erakundeek nahitaez kontsultatu behar baitute.

34/2007 Dekretuak garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak arautzen ditu, pobreziaren aurkako borrokan nabarmen laguntzen duten tresna gisa. Izan ere, laguntza horien bidez, hegoaldeko herrialde pobretuen gaitasunak eta prozesu endogenoak indartzen dira, eta, batik bat, tokikoan eragiten da (estatu eta nazioartekoarekiko erlazioan), garapenerako lankidetzan diharduten irabazi asmorik gabeko erakundeen bidez.

Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuak (zeina 2013ko uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak aldatua izan baitzen) 2. artikuluan ezartzen duenaren arabera, laguntzak jasotzeko deialdia Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia atxikita duen Sailaren organo eskudunaren xedapen baten bitartez egingo da, eta xedapen horretan honako hauek adieraziko dira: deialdiaren xedea, diru-hornidura orokorra, hiru laguntza modalitateetarako aurreikusitako diru-hornidura, entitate bakoitzak gehienez eska dezakeen zenbatekoa, hautaketa-irizpideak, eskaerak aurkezteko tokia eta epea, eta eskaera-eredua. Kasu honetan, eta kontuan izanik zer dioen, batetik, EAEko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak, eta bestetik, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuak, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak egin behar du diru-laguntzen deialdi hau.

Bestalde, dekretu horren 22.4 artikuluak dioenez, deialdia egiten duen ebazpenean zehaztuko da entitate bakoitzak gehienez zenbat eskabide aurkez ditzakeen, eta/edo zenbat eska dezakeen gehienez ere, batera, deialdiko proiektuetan.

Halaber, 24. artikuluak xedatzen duenez, diru-laguntzaren ordainketa bakoitzaren ehunekoak deialdiaren ebazpenean agertuko dira.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak erabakiko du nola kudeatu aipatutako laguntzak eta arlo honetan eman beharko diren ebazpenak edo sinatuko diren hitzarmenak. Horretarako, bi lege-xedapen hauek beteko ditu: batetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikulua, eta, bestetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikulua.

Azkenik, adierazi behar da ezen deialdi honek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Kontseilu Errektorearen oniritzia jaso zuela, 2014ko otsailaren 5ean egindako bilkuran.

Horregatik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuan arautzen diren laguntzen 2014ko deialdia egitea da ebazpen honen xedea (34/2007 Dekretua, Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituena, uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuaren bidez aldatua).

2. artikulua.– Diru-hornidura.

Deialdi honetara guztira bideratu den diru-hornidura 25.000.000 eurokoa da. Laguntza-mota bakoitzerako honako diru-hornidura hau kalkulatu da:

a) Garapen-lankidetzako proiektuentzako laguntzetara 21.000.000 euro bideratutako dira.

b) Ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuentzako laguntzetara 750.000 euro bideratuko dira.

c) Garapenerako hezkuntzarako proiektuentzako laguntzetara 3.250.000 euro bideratuko dira.

Zenbateko horiek aldatu ahal izango dira, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, eta laguntza horiek ebatzi aurretik, baldin eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren beste laguntza-deialdi batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko diru-iturririk badago. Zenbateko berriek errespetatu egin beharko dituzte Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuan jasotako laguntza-mota bakoitzerako ezarritako mugak, betiere modalitate horietako bakoitzean horretarako behar adina eskabide aurkeztu badira (aipatutako dekretua uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuaren bidez aldatu zen). Hala gertatzen bada, EHAAn emango da horren berri, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren ebazpen baten bidez.

3. artikulua.– Proiektu bakoitzeko eskatutako diru-laguntza.

Proiektu bakoitzeko ezin izango da 600.000 euro baino laguntza handiagoa eskatu.

4. artikulua.– Laguntzen ordainketa.

Emandako diru-laguntza honako epe hauetan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa, onartutako diru-laguntzaren % 20, diru-laguntza onartu dela dioen ebazpena jakinarazi ondoren.

b) Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 40, dagoeneko ordainduta dagoen diru-laguntzaren % 80, behintzat, gauzatu izana justifikatu ondoren.

c) Hirugarren ordainketa, diru-laguntzaren % 40, dagoeneko ordainduta dagoen diru-laguntzaren % 80, behintzat, gauzatu izana justifikatu ondoren.

5. artikulua.– Eskabideak eta dokumentazioa aurkeztea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

2.– Diru-laguntzaren eskabidea II. eranskinean dago, eta Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bulegoetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan aurkez daiteke.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren helbidea hauxe da:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Nafarroa kalea 2

01007 Vitoria-Gasteiz.

3.– Eskabideak aurkezteko, otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuan bildutako baldintza guztiak esanbidez onartu beharko dira.

4.– Eskabideekin batera, ebazpenaren II. eranskinean laguntza-mota bakoitzerako eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da, bai eta otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuaren 22.3 artikuluan eskatutako dokumentazio berezia ere.

5.– Erakunde eskatzaileek eta toki-erakundeek dekretuan eskatutako dokumentaziorik edo proiektuetan eskatutako baldintzak betetzen direla dioen egiaztagiririk aurkeztu ezean, behin akats hori zuzentzeko eskatuta –Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan xedatutakoa betez–, bertan behera geratuko dira proiektuak.

6.– Eskabideak aurkezteko epean aurkezten ez bada II. eranskinean aipatutako hautaketa-irizpideen araberako puntuazioa ematen duen dokumentaziorik, dagozkien puntuak ezin izango dira baremazioan sartu.

6. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari dagozkio diru-laguntza lerro honen kudeaketa-lanak. Agentziaren Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak egingo ditu laguntza-eskabideen analisi teknikoa eta balorazioa; gero, horren berri emango dio Kontseilu Errektoreari, zeinak laguntzak emateko proposamena egingo baitu, modalitate bakoitzerako.

7. artikulua.– Esleitzeko irizpideak.

Eskatutako baldintza guztiak betetzen dituzten eskabideak ebazpen honen I. eranskineko hautaketa-irizpideen arabera baloratuko dira.

8. artikulua.– Hitzarmena sinatzea.

Diru-laguntza onartu ondoren, onartutako diru-laguntzetarako hitzarmen bana sinatu beharko dute Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta erakunde esleipendunak, deialdi honetako III. eranskinean agertzen diren ereduen arabera, finantzatzen den proiektua nolakoa den kontuan hartuta.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honetan aurreikusi gabeko guztirako, arau hauetan xedatutakoa aplikatuko da: 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuena; eta 34/2007 Dekretua, otsailaren 27koa, Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituena (uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak aldatua).

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Ebazpen honek EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 18a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

I.ERANSKINA
HAUTAKETA IRIZPIDEAK
1.– GARAPEN-LANKIDETZARAKO PROIEKTUEI APLIKA DAKIZKIEKEEN HAUTAPEN-IRIZPIDEAK (I. KAPITULUA).
I.– PROIEKTUAREN EDUKIAK ETA IKUSPUNTUA KONTUAN HARTUTA: 75 PUNTU.

1.– Proiektuaren koherentzia orokorra: 16 puntu.

1.1.– Xede-populazioaren pobreziari aurre egiteko estrategiari eta Eusko Jaurlaritzaren 2008-2011 Garapenerako Lankidetzaren Plan Estrategiko eta Zuzendariari begira proiektuak duen garrantzia: gehienez, 4 puntu.

1.2.– Helburuen, emaitzen eta aurreikusitako jardueren arteko koherentzia. Gehienez, 3 puntu.

– 3 puntu, baldin eta parte hartzeko logikak jasotzen baditu helburu espezifikoa lortzeko behar diren jarduerak eta emaitzak.

– Puntu 1, baldin eta parte hartzeko logikak jasotzen ez baditu helburu espezifikoa lortzeko behar diren emaitzak, helburu hori lortzeko behar ez diren emaitzak sartzen badituzte, edo emaitzek eta horiei dagozkien jarduerek koherentziarik ez badute.

1.3.– Jardueren deskribapena, eta jarduera horiek gauzatzeko ezarritako baliabideen eta jardueren artean dagoen harremana: gehienez, 3 puntu.

– 2 puntu, koherentzia badago jardueren, baliabideen eta kostuen artean eta hori aurrekontura eramateko moduaren artean.

– Puntu 1, jardueren eta aurrekontu-zuzkiduraren artean alde handia badago, eta/edo esku-hartzearen logikarako beharrezkoak ez diren kontzeptuak badaude.

– Puntu 1 gehiago, jarduerak behar bezala deskribatuta baldin badaude.

1.4.– Segimendua eta ebaluazioa egiteko adierazle zehatzak, egiaztagarriak eta ebaluagarriak. Gehienez, 5 puntu.

– 5 puntu, baldin eta helburu espezifikoari eta espero izateko emaitzei begira zehatz eta egiaztagarriak diren adierazleak ezartzen badira: prozesu-adierazleak, inpaktu-adierazleak eta genero-inpaktuaren adierazleak, kuantitatiboak eta/edo kualitatiboak.

– 3 puntu, baldin eta helburu espezifikoei eta espero izateko emaitzei begira zehatz eta egiaztagarriak diren adierazleak ezartzen badira, baina alderdiren bat ondo zehaztu gabe uzten badute.

– 3 puntu, baldin eta espero izateko emaitzei begira zehatz eta egiaztagarriak diren adierazleak ezartzen badira: prozesu-adierazleak, inpaktu-adierazleak eta genero-inpaktuaren adierazleak, kuantitatiboak eta/edo kualitatiboak.

– Puntu 1, espero izateko emaitzei begira zehatz eta egiaztagarriak diren adierazleak ezartzen badira, baina alderdiren bat ondo zehaztu gabe uzten badute.

1.5.– Proiektua erakunde eskatzailearen Plan Estrategikoaren barruan zuzen eta berariaz sartzea. Gehienez, puntu 1.

– Puntu 1, indarrean dagoen Plan Estrategikoan sartzen bada.

2.– Proiektuaren bideragarritasuna eta iraunkortasuna: 15 puntu.

2.1.– Bideragaritasuna: gehienez, 10 puntu.

– Gehienez, 8 puntu, egiaztatzen bada badaudela proiektua behar bezala ezartzeko beharrezkoak diren baliabide metodologikoak eta teknikoak, baita giza-baliabideak ere.

– Puntu 1 gehiago, proposamena kokatzen bada garapen publiko edo sozialeko plan zabalago batean, behar bezala egiaztatutako plan batean.

– Puntu 1 gehiago, proiektuaren aurrekontuaren % 10 –gutxienez– tokiko ekarpena bada.

2.2.– Iraunkortasuna: gehienez, 5 puntu.

3.– Zeharlerroak: 36 puntu.

3.1.– Zeharkakoa: genero-ikuspegia, kokapenaren aldaketa eta gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna sartzen badira: gehienez, 7 puntu.

3.2.– Zeharkakoa: tokiko ahalmenak sendotzea: gehienez, 7 puntu.

3.3.– Zeharkakoa: parte hartzeko prozesuak sortzea: gehienez, 7 puntu.

3.4.– Zeharkakoa: antolakundea indartzea: gehienez, 5 puntu.

3.5.– Zeharkakoa: eskubideen ikuspegia: gehienez, 5 puntu.

3.6.– Zeharkakoa: iraunkortasun ekologikoa: gehienez, 5 puntu.

4.– Eremu geografikoarekin, sektorialarekin eta proiektu-ereduarekin zerikusia duten alderdiak: 8 puntu.

4.1.– Eremu geografikoa: 3 puntu.

Proiektua honako herri hauetako batean gauzatzen bada: El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua, Mexiko, Brasil, Kuba, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Peru, Venezuela, Boli Kosta, Ruanda, Mozambike, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Angola, Uganda, Burundi, Palestina eta India.

4.2.– Sektoriala: 3 puntu.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren 2008-2011 Garapenerako Lankidetzaren Plan Estrategiko eta Zuzendarian lehenetsitako sektore batean kokatzen bada.

4.3.– Partzuergoak: gehienez, 2 puntu.

– Puntu 1, proiektua euskal erakundeen partzuergo batek gauzatzen badu.

– Puntu 1, proiektua tokiko erakundeen partzuergo batek gauzatzen badu baterako jarduneko programa baten barruan.

II.– EUSKAL ERAKUNDE ESKATZAILEAREKIN ZERIKUSIA DUTEN ALDERDIAK: 10 PUNTU.

1.– Oinarri soziala: 3 puntu.

– Puntu 1, EAEn 200 bazkide edo gehiago baditu.

– Puntu 1, EAEn 10 boluntario baino gehiago baditu.

– Puntu 1, jokabide-kodea duen eta segimendu-batzordeak zehatu gabe dagoen koordinakunde edo lankidetza-sare batekin parte hartzen badu.

2.– Esperientzia: 2 puntu.

– Puntu 1, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean, bost urte edo gehiago badaramatza erakundeak legez eratuta.

– Puntu 1, erakundeak egiaztatzen badu ezen, proiektua kokatzen den sektorean etengabeko lan-esperientzia izan duela, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino bost urte lehenagotik (gutxienez).

3.– Gaitasuna eta kaudimena: gehienez, 2 puntu.

– 2 puntu, erakundeak, azken bost urteetan (eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza-laguntzaren bat kudeatu badu, betiere, laguntza horren zenbatekoa eskatutakoa bera edo handiagoa bada, eta behar bezala justifikatuta badago.

– Puntu 1, erakundeak, azken bost urteetan (eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza- laguntzaren bat kudeatu badu, betiere, laguntza hori eskatutako zenbatekoaren % 75ekoa edo handiagoa bada, eta behar bezala justifikatuta badago.

4.– Euskal erakundearen eta tokiko erakundearen arteko aurreko harremana: 2 puntu.

– 2 puntu, euskal erakundeak tokiko erakundearekin bost urteko edo gehiagoko lan-esperientzia badu, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

5.– Genero-ikuspegia erakunde mailan sartzea: gehienez, puntu 1.

– Puntu 1, erakundeak genero-berdintasuna lortzeko ekintza-plan estrategiko bat badu.

III.– TOKIKO ERAKUNDEAREKIN ZERIKUSIA DUTEN ALDERDIAK: 15 PUNTU.

1.– Esperientzia: gehienez, 5 puntu.

– 2 puntu, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean, zortzi urte edo gehiago badaramatza erakundeak legez eratuta.

– 3 puntu, erakundeak egiaztatzen badu ezen, proiektua kokatzen den sektorean etengabeko lan-esperientzia izan duela, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino zortzi urte lehenagotik (gutxienez).

– 2 puntu, erakundeak egiaztatzen badu ezen, proiektua kokatzen den sektorean bost eta zortzi urte bitarteko etengabeko lan-esperientzia izan duela, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenago.

2.– Gaitasuna eta kaudimena: gehienez, 2 puntu.

– 2 puntu, erakundeak, azken bost urteetan (eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza-laguntzaren bat kudeatu badu, betiere, laguntza horren zenbatekoa eskatutakoa bera edo handiagoa bada, eta behar bezala justifikatuta badago.

– Puntu 1, erakundeak, azken bost urteetan (eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza- laguntzaren bat kudeatu badu, betiere, laguntza hori eskatutako zenbatekoaren % 75ekoa edo handiagoa bada, eta behar bezala justifikatuta badago.

3.– Tokiko erakundeak xede-populazioarekin duen harremana: gehienez, 4 puntu.

– 4 puntu, tokiko erakundeak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, lau urte baino gehiagoko esperientzia badu xede-populazioarekin, proiektuaren eremu geografikoan.

– 2 puntu, tokiko erakundeak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, bi urte baino gehiagoko lan-esperientzia badu xede-populazioarekin, proiektuaren eremu geografikoan.

4.– Tokiko erakundearen eta xede-populazioaren arteko loturari buruzko ikuspegiak: gehienez, 3 puntu.

– 3 puntu, tokiko erakundearen indarreko Plan Estrategikoak berariaz barne hartzen badu xede-populazioa.

– Puntu 1, tokiko erakundearen indarreko Plan Estrategikoak orokorrean barne hartzen badu xede-populazioa.

5.– Genero-ikuspegia erakunde mailan sartzea: puntu 1.

– Puntu 1, erakundeak genero-berdintasuna lortzeko ekintza-plan estrategiko bat badu.

2.– PRODUKZIO-GARAPENEKO ETA ASISTENTZIA TEKNOLOGIKOKO PROIEKTUEI APLIKATZEKO IRIZPIDEAK (II. KAPITULUA)
I.– PROIEKTUAREN EDUKIAK ETA IKUSPUNTUA KONTUAN HARTUTA: 75 PUNTU.

1.– Proiektuaren koherentzia orokorra: 16 puntu.

1.1.– Xede-populazioaren pobreziari aurre egiteko estrategiari eta Eusko Jaurlaritzaren 2008-2011 Garapenerako Lankidetzaren Plan Estrategiko eta Zuzendariari begira proiektuak duen garrantzia: gehienez, 4 puntu.

1.2.– Helburuen, emaitzen eta aurreikusitako jardueren arteko koherentzia. Gehienez, 3 puntu.

– 3 puntu, baldin eta parte hartzeko logikak jasotzen baditu helburu espezifikoa lortzeko behar diren jarduerak eta emaitzak.

– Puntu 1, baldin eta parte hartzeko logikak jasotzen ez baditu helburu espezifikoa lortzeko behar diren emaitzak, helburu hori lortzeko behar ez diren emaitzak sartzen badituzte, edo emaitzek eta horiei dagozkien jarduerek koherentziarik ez badute.

1.3.– Jardueren deskribapena, eta jarduera horiek gauzatzeko ezarritako baliabideen eta jardueren artean dagoen harremana: gehienez, 3 puntu.

– 2 puntu, koherentzia badago jardueren, baliabideen eta kostuen artean eta hori aurrekontura eramateko moduaren artean.

– Puntu 1, jardueren eta aurrekontu-zuzkiduraren artean alde handia badago, eta/edo esku-hartzearen logikarako beharrezkoak ez diren kontzeptuak badaude.

– Puntu 1 gehiago, jarduerak behar bezala deskribatuta baldin badaude.

1.4.– Segimendua eta ebaluazioa egiteko adierazle zehatzak, egiaztagarriak eta ebaluagarriak. Gehienez, 5 puntu.

– 5 puntu, baldin eta helburu espezifikoari eta espero izateko emaitzei begira zehatz eta egiaztagarriak diren adierazleak ezartzen badira: prozesu-adierazleak, inpaktu-adierazleak eta genero-inpaktuaren adierazleak, kuantitatiboak eta/edo kualitatiboak.

– 3 puntu, baldin eta helburu espezifikoei eta espero izateko emaitzei begira zehatz eta egiaztagarriak diren adierazleak ezartzen badira, baina alderdiren bat ondo zehaztu gabe uzten badute.

– 3 puntu, baldin eta espero izateko emaitzei begira zehatz eta egiaztagarriak diren adierazleak ezartzen badira: prozesu-adierazleak, inpaktu-adierazleak eta genero-inpaktuaren adierazleak, kuantitatiboak eta/edo kualitatiboak.

– Puntu 1, espero izateko emaitzei begira zehatz eta egiaztagarriak diren adierazleak ezartzen badira, baina alderdiren bat ondo zehaztu gabe uzten badute.

1.5.– Proiektua erakunde eskatzailearen Plan Estrategikoaren barruan zuzen eta berariaz sartzea. Gehienez, puntu 1.

– Puntu 1, indarrean dagoen Plan Estrategikoan sartzen bada.

2.– Proiektuaren bideragarritasuna eta iraunkortasuna: 15 puntu.

2.1.– Bideragarritasuna: gehienez, 10 puntu.

– Gehienez, 8 puntu, egiaztatzen bada badaudela proiektua behar bezala ezartzeko beharrezkoak diren baliabide metodologikoak eta teknikoak, baita giza-baliabideak ere.

– Puntu 1 gehiago, proposamena kokatzen bada garapen publiko edo sozialeko plan zabalago batean, behar bezala egiaztatutako plan batean.

– Puntu 1 gehiago, proiektuaren aurrekontuaren % 10 –gutxienez– tokiko ekarpena bada.

2.2.– Iraunkortasuna: gehienez, 5 puntu.

3.– Zeharlerroak: 36 puntu.

3.1.– Zeharkakoa: genero-ikuspegia, kokapenaren aldaketa eta gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna sartzen badira: gehienez, 7 puntu.

3.2.– Zeharkakoa: tokiko ahalmenak sendotzea: gehienez, 7 puntu.

3.3.– Zeharkakoa: parte hartzeko prozesuak sortzea: gehienez, 7 puntu.

3.4.– Zeharkakoa: antolakundea indartzea: gehienez, 5 puntu.

3.5.– Zeharkakoa: eskubideen ikuspegia: gehienez, 5 puntu.

3.6.– Zeharkakoa: iraunkortasun ekologikoa: gehienez, 5 puntu.

4.– Eremu geografikoarekin, sektorialarekin eta proiektu-ereduarekin zerikusia duten alderdiak: 8 puntu.

4.1.– Eremu geografikoa: 3 puntu.

Proiektua honako herri hauetako batean gauzatzen bada: El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua, Mexiko, Brasil, Kuba, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Peru, Venezuela, Boli Kosta, Ruanda, Mozambike, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Angola, Uganda, Burundi, Palestina eta India.

4.2.– Sektoriala: 3 puntu.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren 2008-2011 Garapenerako Lankidetzaren Plan Estrategiko eta Zuzendarian lehenetsitako sektore batean kokatzen bada.

4.3.– Partzuergoak: gehienez, 2 puntu.

– Puntu 1, proiektua euskal erakundeen partzuergo batek gauzatzen badu.

– Puntu 1, proiektua tokiko erakundeen partzuergo batek gauzatzen badu baterako jarduneko programa baten barruan.

II.– EUSKAL ERAKUNDE ESKATZAILEAREKIN ZERIKUSIA DUTEN ALDERDIAK: 10 PUNTU.

1.– Esperientzia: 3 puntu.

– 3 puntu, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean, bost urte edo gehiago badaramatza erakundeak legez eratuta.

– 2 puntu, erakundeak egiaztatzen badu ezen, proiektua kokatzen den sektorean etengabeko lan-esperientzia izan duela, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino bost urte lehenagotik (gutxienez).

2.– Gaitasuna eta kaudimena: gehienez, 2 puntu.

– 2 puntu, erakundeak, azken bost urteetan (eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza-laguntzaren bat kudeatu badu, betiere, laguntza horren zenbatekoa eskatutakoa bera edo handiagoa bada, eta behar bezala justifikatuta badago.

– Puntu 1, erakundeak, azken bost urteetan (eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza- laguntzaren bat kudeatu badu, betiere, laguntza hori eskatutako zenbatekoaren % 75ekoa edo handiagoa bada, eta behar bezala justifikatuta badago.

3.– Euskal erakundearen eta tokiko erakundearen arteko aurreko harremana: 4 puntu.

– 4 puntu, euskal erakundeak tokiko erakundearekin bost urteko edo gehiagoko lan-esperientzia badu, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

– 2 puntu, euskal erakundeak tokiko erakundearekin hiru eta bost urte arteko lan-esperientzia badu, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

– Puntu 1, euskal erakundeak tokiko erakundearekin bi eta hiru urte arteko lan-esperientzia badu, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

4.– Genero-ikuspegia erakunde mailan sartzea: gehienez, puntu 1.

– Puntu 1, erakundeak genero-berdintasuna lortzeko ekintza-plan estrategiko bat badu.

III.–TOKIKO ERAKUNDEAREKIN ZERIKUSIA DUTEN ALDERDIAK: 15 PUNTU.

1.– Esperientzia: gehienez, 5 puntu.

– 2 puntu, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean, zortzi urte edo gehiago badaramatza erakundeak legez eratuta.

– 3 puntu, erakundeak egiaztatzen badu ezen, proiektua kokatzen den sektorean etengabeko lan-esperientzia izan duela, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino zortzi urte lehenagotik (gutxienez).

– 2 puntu, erakundeak egiaztatzen badu ezen, proiektua kokatzen den sektorean bost eta zortzi urte bitarteko etengabeko lan-esperientzia izan duela, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenago.

2.– Gaitasuna eta kaudimena: gehienez, 2 puntu.

– 2 puntu, erakundeak, azken bost urteetan (eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza-laguntzaren bat kudeatu badu, betiere, laguntza horren zenbatekoa eskatutakoa bera edo handiagoa, eta behar bezala justifikatuta badago.

– Puntu 1, erakundeak, azken bost urteetan (eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza- laguntzaren bat kudeatu badu, betiere, laguntza hori eskatutako zenbatekoaren % 75ekoa edo handiagoa bada, eta behar bezala justifikatuta badago.

3.– Tokiko erakundeak xede-populazioarekin duen harremana: gehienez, 4 puntu.

– 4 puntu, tokiko erakundeak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, lau urte baino gehiagoko esperientzia badu xede-populazioarekin, proiektuaren eremu geografikoan.

– 2 puntu, tokiko erakundeak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, bi urte baino gehiagoko lan-esperientzia badu xede-populazioarekin, proiektuaren eremu geografikoan.

4.– Tokiko erakundearen eta xede-populazioaren arteko loturari buruzko ikuspegiak: gehienez, 3 puntu.

– 3 puntu, tokiko erakundearen indarreko Plan Estrategikoak berariaz barne hartzen badu xede-populazioa.

– Puntu 1, tokiko erakundearen indarreko Plan Estrategikoak orokorrean barne hartzen badu xede-populazioa.

5.– Genero-ikuspegia erakunde mailan sartzea: puntu 1.

– Puntu 1, erakundeak genero-berdintasuna lortzeko ekintza-plan estrategiko bat badu.

3.– GARAPEN-HEZKUNTZARAKO PROIEKTUEI APLIKA DAKIZKIEKEEN HAUTAPEN-IRIZPIDEAK (III. KAPITULUA)
I.– PROIEKTUAREN DISEINUA DEIALDIARI ZENBAT EGOKITZEN ZAION KONTUAN HARTUTA (26 PUNTU)

1.– Helburuen, emaitzen eta aurreikusitako jardueren arteko koherentzia: gehienez, 3 puntu.

2.– Jarduera, baliabide eta kostuen arteko lotura egokia: gehienez, 3 puntu.

3.– Xede-populazioari, gaiei eta proposamen-motari begira. Proiektuak duen garrantzia: gehienez, 5 puntu.

4.– Proiektuan erabilitako prozedurak koherenteak dira deialdian lehentasunezkotzat hartutakoekin: gehienez, 3 puntu.

5.– Xede-populazioa koherentea da deialdian lehentasunezkotzat hartutakoekin: 4 puntu.

5.1.– Proiektuaren xede-populazioa gehienbat lehentasunezko kolektiboetako kideek osatzen dute: 2 puntu.

5.2.– Proposamenen xede-populazioa EAEko hiriburuak ez diren udalerrietan bizi diren pertsonek eta kolektiboek osatzen badute gehienbat: puntu 1 gehiago.

5.3.– Euskal gizartean baztertuta dauden kolektiboak hartzaile gisa barne hartzen baditu: bestelako gaitasun-mailak dituzten pertsonak, espetxeratutakoak, adingabe arau-hausleak, gutxiengo etnikoak, eta abar: puntu 1 gehiago.

6.– Proiektuan lehentasuna ematen zaien gaiak koherenteak dira deialdian lehentasunezkotzat hartutakoekin: gehienez, 4 puntu.

6.1.– Dekretu arautzaileak 17.1.f) artikuluan lehentasunezkotzat jotako gairen bat bada: 2 puntu.

6.2.– Horrez gain, proposamenaren esparruan genero-ekitatearekin erlazionatutako gaiak berariaz sartzen badira. 2 puntu gehiago.

7.– Proiektua erakunde eskatzailearen Garapenerako Hezkuntza Plan Estrategikoaren barnean hartuta dago: 2 puntu.

8.– Irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta lehentasunezko kolektiboen erakundeen arteko partzuergoa da: 2 puntu.

II.– PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNAREN ARABERA (15 PUNTU).

1.– Erakunde eskatzaileak esperientzia badu: gehienez, 2 puntu.

1.1.– Puntu 1, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean, bost urte edo gehiago badaramatza erakundeak legez eratuta.

1.2.– Proiektuaren sektorean gutxienez hiru urteko etengabeko lan-esperientzia egonkorra egiaztatzen badu, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean: puntu 1.

2.– Gaitasuna eta kaudimena: gehienez, 2 puntu.

2.1.– Erakundeak, azken bost urteetan (eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza-laguntzaren bat kudeatu badu, betiere, laguntza horren zenbatekoa eskatutakoa bera edo handiagoa, eta behar bezala justifikatuta badago: 2 puntu.

2.2.– Erakundeak, azken bost urteetan (eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza- laguntzaren bat kudeatu badu, betiere, laguntza hori eskatutako zenbatekoaren % 75ekoa edo handiagoa bada, eta behar bezala justifikatuta badago: puntu 1.

3.– Proiektua egikaritzen duten pertsonen prestakuntza egokia: gehienez, 2 puntu.

3.1.– Proiektua diseinatzen eta errazten duten pertsonek proiekturako prestakuntza akademiko egokia badute eta curriculum vitae gaineratzen badute: puntu 1.

3.2.– Esparru horretan esperientzia profesionala badute eta azalpen-memoria gaineratzen bada: puntu 1.

4.– Proiektuari ekin aurretik diagnostiko bat egin bada: gehienez, 2 puntu.

5.– Landutako gaiari buruzko aldez aurreko ikerketa egin da: 2 puntu.

6.– Segimendu eta ebaluaziorako adierazle-sistema: gehienez, 5 puntu.

6.1.– Helburu espezifikoei eta espero izateko emaitzei begira zehatz eta egiaztagarriak diren adierazleak ezartzen badira: 2 puntu.

6.2.– Helburuaren adierazleak oinarrizko lerro espezifiko batetik eratzen badira. 2 puntu.

6.3.– Ebaluazio-adierazleak proiektuaren genero-inpaktua identifikatzeko moduan eraikita badaude: puntu 1 gehiago.

III.– DIMENTSIO POLITIKOAREN ARABERA (13 PUNTU).

1.– Inplikatutako pertsonen parte-hartzea eta mobilizazioa eskatzen duten ekintza zehatzak: gehienez, 3 puntu.

1.1.– Proiektuaren betearazpen- eta ebaluazio-faseetan xede-populazioaren parte-hartze aktiboa eta zuhurra errazteko estrategiak diseinatzen badira: puntu 1.

1.2.– Mugimendu politikoetan eta gizarte-mugimenduetan indibidualki edo kolektiboki parte hartzeko, xede-populazioaren antolaketa-gaitasunak indartzera bideratutako ekintzak sustatzen badira: puntu 1.

1.3.– Proiektuak xede-populazioaren gizarte-mobilizaziorako ekintza zehatzak biltzen baditu: puntu 1.

2.– Eragin politikoa: gehienez, 2 puntu.

2.1.– Proposamena erakunde eskatzailearen zaintza-estrategiaren edo eragin politikoaren barruan badago. Puntu 1.

2.2.– Proposamena erakunde eskatzailearen edo burutuko den guneko bere bazkideen lankidetza-proiektu edo -ildoekin erlazionatuta badago eta horiei buruzko hedapen- eta sentsibilizazio-plataforma gisa baliagarria bada: puntu 1.

3.– Giza Garapen Iraunkorraren marko teorikoa erabiltzen da, eta erlazio bat dago landutako garapen-gaiaren eta gure gizartean dagokionaren artean: puntu 1.

4.– Proiektua sarean toki, estatu edo nazioarte mailan egindako kanpaina handiagoen barruan dago: gehienez, 2 puntu.

4.1.– Proiektua erakundeen sare edo artikulazio baten kanpaina edo lan-planen baten dokumentu estrategiko batean bilduta badago: puntu 1.

4.2.– Erakundeak helburu espezifikoa lantzen duen gaiarekin bat datozen sare, aliantza edo federazioen kide dela egiaztatzen duten kanpo-frogagiriak aurkezten baditu: puntu 1.

5.– Proiektuak aukera ematen du boluntarioek parte har dezaten dituen faseetan: gehienez, 3 puntu.

5.1.– Fase guztietan boluntarioek parte hartzeko aukera ematen badu: 2 puntu.

5.2.– Erakundea Boluntariotzaren Euskal Erroldan erregistratuta badago: puntu 1 gehiago.

6.– Irisgarritasun orokorra produzitzen diren produktu eta materialetara: puntu 1.

7.– Toki-mailako gizarte-dinamizazioan inplikatzea, lagundu dezaketen tokiko agenteekin batera (gizarte-etxeak, auzo-elkarteak, gazteria-zerbitzuak, ...): puntu 1.

IV.– KULTURARTEKO DIMENTSIOAREN ARABERA (9 PUNTU).

1.– Kultura desberdinen arteko bizikidetzaguneak sortzea aurreikusten da: gehienez, 2 puntu.

1.1.– EAEn dauden kolektibo eta kultura desberdinen identitate pertsonal eta komunitarioa indartzera bideratutako hezkuntza-teknologiak erabiltzen badira: puntu 1.

1.2.– Kulturen arte-adierazpenetara (literatura, musika, dantza, eta abar) jotzea sustatzen bada, garapenerako hezkuntzako tresna gisa: puntu 1.

2.– Proiektuak Hegoaldeko eta EAEko erakundeen artean elkar ezagutzeko eta trukeak egiteko erlazioak sustatzen eta indartzen baditu: gehienez, 2 puntu.

3.– Kulturartekotasunaren dimentsio politikoa sustatzen du: gehienez, 2 puntu.

3.1.– Proposamenak euskal gizarte kulturartekoa, eleaniztuna eta ekumenikoaren eraketa sustatzera bideratutako sentsibilizazio-ekintzak barne hartzen baditu: puntu 1.

3.2.– Proposamenak herrien kultura-balioak kontserbatzea eta horiei eustea eta kulturen arteko diferentziak errespetatzea garrantzitsua dela azpimarratzen badu: puntu 1.

4.– EAEko bi hizkuntza ofizialen erabileraren erabateko egokitzapena kontuan hartzen bada: gehienez, 3 puntu.

4.1.– Sentsibilizazio-jardueretan, jardunaldietan, kongresuetan eta abar aldibereko itzulpen elebiduna barne hartzen bada: puntu 1.

4.2.– Proiektuaren baitan landutako komunikazio-material eta -euskarri guztien produkzio elebiduna bermatzen bada (ikus-entzunezkoak, irudiak eta abar barne): puntu 1.

4.3.– Hegoaldean egin eta EAEn erabili eta hedatzeko diren lehentasunezko edo erabilgarritasun handiko gaiei buruzko material eta dokumentu garrantzitsuak euskarara itzultzen badira: puntu 1.

V.– DIMENTSIO PEDAGOGIKOAREN ARABERA (15 PUNTU).

1.– Garapenaren zeharlerroak barne hartzen dituen ikuspegi pedagogikoa: gehienez, 5 puntu.

1.1.– Gatazken kudeaketa eta konponketaren ikaskuntzaren aldeko apustua egiten duen ikuspegi pedagogikoa proposatzen bada: puntu 1.

1.2.– Giza Eskubideen ikuspegia proposatzen bada, giza eskubideak giza herri guztientzako garapen zuzenagoa eta orekatuagoa lortzeko funtsezko ardatza direla azpimarratzen bada: puntu 1.

1.3.– Egungo produkzio eta kontsumoko ereduekiko Ikuspegi kritikoa proposatzen bada, beste garapen-eredu alternatibo batzuk berreskuratzeko eta indartzeko: puntu 1.

1.4.– Modu komunean eta berdintasunean hezteko aukera ematen duen hezkidetza Ikuspegi bat proposatzen bada, xede-populazioaren maskulinoari eta femeninoari lotutako estereotipoak detektatuz eta gaindituz: puntu 1.

1.5.– Aurreko ikuspegiak barne hartzen dituzten hezkuntza-proposamenak lantzeko irakasleen, hezitzaileen edo beste hezkuntza-agente batzuen trebakuntza aurreikusten bada: puntu 1 gehiago.

2.– Hezkuntza-metodologia emantzipatzaileak: gehienez, 4 puntu.

2.1.– Metodologia pedagogikoak gizarte-ekintzako printzipio bat barne hartzen badu, eta horrek prestakuntza eta gizarte-ekintza lotzen dituzten estrategien bilaketa kooperatiboa, trukea eta ahalduntzerako estrategiak bultzatzeko apustua egiten badu: 2 puntu.

2.2.– Proiektuaren helburua lortzeko parte-hartzerako metodologiak eta/edo ikerketa eta ekintzako tresnak barne hartzen badira: puntu 1.

2.3.– Eremu ez-formaletan eta aisia eta astialdiko eremuetan Garapenerako Hezkuntza lantzera bideratutako hezkuntza-proposamenak egiten badira, hezkuntza- eta gizarte-agenteen artean aliantzak ezarriz, hezkuntza-ekintzari eta gizarte-mobilizazioari zentzua eta batasuna emateko: puntu 1.

3.– Hezkuntza-agenteen arteko lankidetza sustatzea: gehienez, 2 puntu.

3.1.– Proiektuak hezkuntza-zentroak eta agenteak harremanetan jartzen baditu garapenerako Hezkuntzan berrikuntza-esperientziak bultzatzeko: puntu 1.

3.2.– Proiektuak aurreikusten badu irakasleen eta GGKEen talde mistoek landutako material didaktikoa eta baliabide pedagogikoak sortzea. Atal horretan barne hartzen da materialen sorkuntza formatu elektronikoan eta/edo multimedia formatuan, Interneten bitartez eskuragarri egon daitezkeenak; ikus-entzunezkoak, ...: puntu 1.

4.– Xede-populazioarenagana, baldintzetara eta testuingurura, eta parte-hartzaileen interesetara egokitutako metodoa eta hedapen-sistemak erabiltzen dira: 2 puntu.

5.– Proiektuaren inpaktuen iraunkortasuna ziurtatuko duen jarraikortasun-estrategia bat proposatzen da, parte hartzen duen biztanleriaren edo kolektiboaren gaitasunak indartzearen bitartez: 2 puntu.

VI.– GENERO-IKUSPEGIAREN ZEHARKAKOTASUNAREN ARABERA (11 PUNTU).

1.– Genero-ikuspegia proiektuaren logikan sartzea: gehienez, 2 puntu.

1.1.– Proiektuak emakumeek eta gizonek proiektuaren eremuan duten izaera eta posizio desberdinari buruzko azterketa on bat aurkezten badu, konpondu nahi dituen genero-desberdintasunak identifikatzen baditu, sexuaren arabera banandutako informazioa barne hartzen badu, baita proiektua landuko den eremuaren barruan baliabideen sarbide eta kontrol diferentziala ere; eta gizonen eta emakumeen premiak eta interesak identifikatzen baditu: puntu 1.

1.2.– Proiektuaren logikan genero-berdintasunerako asmoa argi eta garbi ikusten bada: helburua, emaitzak eta jarduerak, baita horien segimendurako adierazleak ere: puntu 1.

2.– Emakumeak eta horien erakundeak garapenaren subjektu protagonista bezala ikustea: gehienez, 2 puntu.

2.1.– Proiektuaren burutzapenean zehar emakumeek garapenean betetzen duten papera ikustea bermatzen duten baliabide materialak eta giza baliabideak zehazten badira: puntu 1.

2.2.– Hegoaldean nahiz Iparraldean emakumeen ahalordetze-prozesuak ikusi eta indartzeko ekintzak diseinatzen badira: puntu 1.

3.– Generoa Garapenean (GED) txertatzeko aukera bultzatzea: gehienez, 2 puntu.

3.1.– Xede-populazioan Generoa Garapenean ikuspegia txertatzeko prestakuntza- edo truke-ekintzak proposatzen badira: puntu 1.

3.2.– Xede-populazioan garapen-lankidetzarako proiektuen jardun-ildo gisa emakumeen ahalordetzeari buruzko prestakuntza- edo truke-ekintzak proposatzen badira: puntu 1.

4.– Emakumeen eta beren erakundeen parte-hartzea sustatzea: gehienez, 2 puntu.

4.1.– Tresna zehatzak ezartzen badira (besteak beste, kuotak, ekintza positiboak), emakumeek eta gizonek berdin parte har dezaten proiektuaren ekintzetan: puntu 1.

4.2.– Proiektuaren jardueretan emakumeen erakundeek eta erakunde feministek parte hartzen badute: puntu 1.

5.– Idatzizko materialetan eta gainerako euskarrietan egindako mezu eta irudietan hizkuntza barne-hartzailea erabiliko dela bermatzen bada: puntu 1.

6.– Genero-ikuspegia erakunde mailan sartzea: puntu 1.

7.– Justizian, ekitatean eta berdintasunean oinarritutako maskulinitaterako hezkuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak barne hartzen badira: puntu 1.

VII.– HEGOALDEKO IKUSPEGIAREN BIRBALORIZAZIOAREN ARABERA (11 PUNTU).

1.– Proiektuaren prozesu osoan Hegoaldeko Ikuspegia transmititzen duten giza baliabideek parte hartzen dute eta/edo materialak erabiltzen dira: gehienez, 4 puntu.

1.1.– Hegoaldeko herrialdeetako erakundeek edo pertsonek lehentasunezko gaiei buruz egindako esperientziak, sistematizazioak edo ikerketak hedatzen badira: 2 puntu.

1.2.– Garatutako jardueretan hegoaldeko erakundeen eta pertsonen protagonismoa bultzatzen bada: 2 puntu.

2.– Herri eta herrialde pobretuei buruzko imaginario kolektiboa eta estereotipo negatiboak eraldatzea: gehienez, 5 puntu.

2.1.– Hegoaldeari buruzko imaginario kolektiboa eratzeko moduari buruzko azterketa-jarduerak txertatzen badira eta sistema baztertzailearen mantentzean betetzen duten paperari buruzko hausnarketa egiten bada: 2 puntu.

2.2.– Hegoaldeari buruzko imaginario kolektiboa eraldatzeko eta hobetzeko sentsibilizazio-kanpainak egiten badira: 2 puntu.

2.3.– Honako hauek neurtzeko emaitzak eta adierazleak diseinatzen badira: jarrera-aldaketak, partaidetza- edo ordezkaritza-kuotak banatzea, parte hartzen duen kolektiboak/biztanleriak hegoaldeko kolektiboei/biztanleei buruz duen diskurtsoa edo jarduera aldatzea: puntu 1 gehiago.

3.– Proiektuaren exekuzioan etorkinen erakundeek eta bestelako talde etniko minoritarioek parte hartzea: gehienez, 2 puntu.

3.1.– Proiektuaren exekuzioan etorkinen elkarteen parte-hartzea barne hartzen bada: puntu 1.

3.2.– Proiektuaren formulazioak proposatzen badu parte-hartze aktiboko guneen sorkuntza, iparraldean baztertutako, diskriminatutako edo estigmatizatutako etorkinak ez diren kolektibo etnikoen parte-hartze aktiborako: puntu 1.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala