Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2014ko ekainaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2714

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 3koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Euskalgintza deialdiari dagozkion 2014ko diru-laguntzen berri ematen duena.

Gizarte bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko eta/edo normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarriz (Euskalgintza deialdia) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2013ko abenduaren 26an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (2013ko abenduaren 31ko EHAA, 248. zk.) eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak eginiko proposamena gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2013ko abenduaren 26an emandako Aginduaren babesean diru-laguntza jaso duten egitasmoen zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 3a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala