Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2014ko ekainaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2506

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 4koa, Industriako sailburuordearena, teknologian eta/edo berrikuntzan oinarritutako ETEak sortzea eta garatzea bultzatzeko 2014ko ekitaldiko diru-laguntzak emateko deialdia argitaratzen duena, Gauzatu-Industria programa erregulatzen duen Aginduak ezarritako esparruarekin bat etorriz.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2007ko maiatzaren 21eko Aginduak arautzen du teknologian eta/edo berrikuntzan oinarritutako ETEak sortzea eta garatzea sustatzeko Gauzatu-Industria programa (2007ko ekainaren 12ko EHAA, 112. zk.), eta 2007ko abenduaren 18ko Aginduak aldatu zuen (2008ko urtarrilaren 29ko EHAA, 20. zk.).

Aipatutako diru-laguntzetara bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko 2014rako Aurrekontu Orokorrak onetsi dituen abenduaren 20ko 4/2013 Legean ezarritako aurrekontu-sailetatik xedatuko dira.

Esandakoaren arabera, eta aipatutako aginduaren 12. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 2014ko ekitaldiko diru-laguntzen deialdia egiten da eta, horretarako, beharrezkoak diren arauak ematen dira. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da Teknologian eta/edo berrikuntzan oinarritutako ETEak sortzea eta garatzea sustatzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako 2014ko ekitaldiko diru-laguntzen deialdia egitea. Diru-laguntzok aurrerakin itzulgarri gisa emango dira.

Horretarako, 26.000.000 euro bideratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2014ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu-sailetan esleitutako kredituen kontura.

Deialdi honen kontura emango diren laguntzek ezingo dute gainditu artikulu honetan aipatutako zenbatekoa, ez eta hori eguneratzean ezartzen dena ere, indarreko legerian jasotako kreditu-loturaren edo aurrekontu-aldarazpenaren araubidearekin bat etorrita; horregatik, horretarako izendatutako zenbatekoa amaitu ondoren, ezin izango da beste diru-laguntzarik esleitu, eta une horretatik bertatik galduko du indarra xedapen honek. Bi egoera horiek gertatuz gero, Industriako sailburuordearen ebazpen bitartez jakinaraziko da.

2. artikulua.– Baldintzak.

Teknologian eta berrikuntzan oinarritutako ETEak sortzea eta garatzea sustatzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, eskatutako betekizunak bete beharko dituzte eskatzaileek, teknologian eta berrikuntzan oinarritutako ETEak sortzea eta garatzea sustatzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen Aginduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

3. artikulua.– Eskaerak eta epea.

1.– Halaber, eskaerak eta gainerako dokumentazioa Lehiakortasun Eraldaketarako Sozietatea, SAren (SPRI) aurrean aurkeztu beharko dituzte. Horren bulegoak Bilbon daude, helbide honetan: Urkixo zumarkalea 36, 4. solairua. Bestela, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako bitartekoetan edozeinen bidez ere aurkeztu ahalko dituzte.

Eskabide-eredua eta inprimakiak bete eta/edo deskargatu ahalko dira Interneteko helbide honetan: www.spri.net/gauzatu

2.– Eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta, aipatutako xederako xedatutako kreditua agortzen ez den bitartean, 2014ko uztailaren 11n amaituko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdia egiteko ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 4a.

Industriako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GARCÍA DE MOTILOA UBIS.


Azterketa dokumentala