Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, «sormen-lana gauzatzea, jatorrizkoak sortzea eta publizitate-tarteak antolatu eta erosteko zerbitzuak kontratatzea, txikizkako merkataritzaren sentsibilizazioaren, balorizazio sozialaren eta merkataritzako banaketa-jardueren zeregin sozialaren kanpainan» helburutzat duen kontratua esleitzeko lehiaketa publikoari buruzkoa (Espedientea: DEC 31/05/14).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: DEC 31/05/14.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Objektuaren deskribapena: sormen-lana gauzatzea, jatorrizkoak sortzea eta publizitate-tarteak antolatu eta erosteko zerbitzuak kontratatzea, txikizkako merkataritzaren sentsibilizazioaren, balorizazio sozialaren eta merkataritzako banaketa-jardueren zeregin sozialaren kanpainan.
b) Loteak.
c) Betearazteko lekua: entitate esleipendunaren egoitzan.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): kontratua sinatu eta biharamunetik 2014ko abenduaren 31ra arte, kontuan harturik kanpaina 2014ko urriaren 27tik azaroaren 30era bitartekoa izango dela, bi egunak barne. Denbora-tarte horretan, enpresa lizitatzaileek kanpaina gizarteratzeko egunak hautatu ahal izango dituzte, ahalik eta oihartzunik handiena izan dezan.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: esleitzeko hainbat irizpide daude.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehienezko aurrekontua hirurehun mila (300.000) eurokoa da, BEZa barne.
5.– Behin-behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 99 91 // 945 01 99 21.
e) Telefaxa: 945 01 82 52.
f) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2014ko ekainaren 16a, 12:00ak arte.
7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.
a) Sailkapena: T taldea, 1 azpitaldea eta B kategoria.
b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguetako karatulako 29.1 puntuan zehazten den moduan.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko ekainaren 17a, 12:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi pleguak.
c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.
1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez dago.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (gehienezkoa eta gutxienekoa): ez.
9.– Esleitzeko irizpideak.
– Eskaintza ekonomikoa: % 51.
– Baliabideen plana: % 34.
– Sormena: % 15.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Enpresa lizitatzaileei idatziz jakinaraziko zaien lekuan.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Data: enpresa lizitatzaileei idatziz jakinaraziko zaie.
e) Data: enpresa lizitatzaileei idatziz jakinaraziko zaie.
11.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2014ko maiatzaren 7a.
14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratación.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 8a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.