Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2014ko maiatzaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2166

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 14koa, Ikastetxeen zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2014-2015 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.

Hezkuntza eta ikasketa-askatasuna herritar guztioi dagokigun eskubidea da, eta Botere Publikoen obligazioa da hezkuntzara berdintasun-egoeran sartzeko gerta daitezkeen mugapen edo desorekei aurre egiteko neurriak hartzea.

Eibarko Hezkuntza Esparruan bada egoitza-zentro bat, eta modua ematen du ikasketa jakin batzuk familia-egoitzaren tokitik kanpo egiten dituzten ikasleei eskaintza bereziki egokia egiteko.

Otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuak 164/2002 Dekretua aldatu du, hau da, Eibarko Egoitza Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza Esparruaren administrazio- eta antolakuntza-egitura zehazten duenak. 24/2011 Dekretu horren arabera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Ikastetxeen zuzendariaren ebazpen batek arautuko ditu honako hauek: nola onartu ikasleak Eibarko Hezkuntza Esparruko egoitza-zentroan eta nola aurkeztu eskabideak eta zein epe eta modutan, zer dokumentazio erantsi behar zaien eskabideei eta zein epetan emango.

Horretarako, eta beti ere 164/2002 Dekretuaren 19. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea. Hona egoitzan tokia eskatzeko epeak: lehenengoa, uztailaren 2tik 21a arte (egun biak barne); bigarrena, berriz, irailaren 2tik 12ra luzatuko da (egun biak barne). Ebazpen honetako eranskinean zehazten da egutegi osoa.

2. artikulua.– Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek edo deialdi honen xede den egoitza-zentroak ematen dituen inprimakietan egin beharko dira eskabideak. Inprimaki horietan jasotzen da zein datu eman behar dituzten eskatzaileek eta zein dokumentu aurkeztu. Aipaturiko inprimakian, eskaerari erantsi behar zaizkion dokumentuetako erlazioa jasotzen da.

3. artikulua.– Inprimakian behar izandako eskaera eta dokumentazioa Eibar Egoitza Zentroan aurkeztuko da, 1992ko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoko eta Administrazio-Prozedura Erkideko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 38.4 artikulutan aurrez ikusitako mendekotasunen edozeinetan, eta 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa.

Eskaera posta-bulego batean aurkeztea aukera dezanik egotekotan, irekiren gutun-azalean egingo da, posta funtzionarioak ziurtatu baino lehen eskaera data eta zigilua ipin dezan.

Eskaerarekin batera eskabide-orrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar izango da.

Aipatutako dekretuaren arabera, 20 artikuluan, 2013-2014 ikasturtean Egoitza Zentroan egon diren pertsonak eskaera aurkeztetik salbuetsita egongo dira, baldin eta aipaturiko ikasturtean matrikulatuta egon ziren ikastetxeko egonaldiko baldintzak betetzen badituzte eta 2014-2015 ikasturterako matrikula egin badute. Pertsona hauek eginez batera onartuak izango dira Egoitza Zentroan.

4.Artikulua- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak esaten duen bezala, 71.artikuluan, prozedura hasteko eskabidean betetzen ez badira 71.eko artikuluan baldintzak edo aplikagarri den berariazko legedian eskatutakoak, interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Era berean, jakinarazi egingo zaio, horrela egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, horretarako ebazpena 42. artikuluan jasotako moduan eman ondoren.

Eskaera Egoitza Zentroan egiten bada, errekerimendu honen aurkezpena, une berean egin ahal izango da. Eskaera aurkezten duen pertsonak, eskakizun honen harrera idatzizko ordainagiria utziz.

5.Artikulua- Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdian parte hartzen dutenek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, fitxategi batean sartuko dira, diru-laguntzen deialdi hau eta beronekin zerikusirik duen beste edozein prozedura edo administrazio-espediente kudeatzeko, bai eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. «Ikasleak onartzea» izeneko fitxategiaz Ikastetxeen Zuzendaritza arduratuko da. Datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideez baliatzeko, Ikastetxeen Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

Era berean, deialdi honetara biltzen diren lagunak baimena ematen dute fitxategian jasotako datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazio batzuei lagatzeko, deialdiaren xedearekin bat datozen helburuetarako. Halaber, baimena ematen diote Ikastetxeen Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Ikastetxeen zuzendariaren ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 14a.

Ikastetxeen zuzendaria,

JESÚS FERNÁNDEZ IBÁÑEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana