Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2014ko maiatzaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2031

IRAGARKIA, Honen bidez, jakinarazten da Hezkuntzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2014ko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bitartez hasitako diziplina-espedientearen barruko kargu-orria eskuratu ahal duela.

Orain arte jakinarazpenek ez dute ondoriorik izan, eta Estatuko Administrazioko Funtzionarioen Diziplinari buruzko Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 10eko 33/1986 Errege Dekretuaren 35 eta 36. artikuluetan xedatutakoa (BOE, 1986-01-17koa) betetzeko, Alejo José Francisco González Aznar jaunari jakinarazten zaio eskuratu egin ahal duela bere aurka izapidetzen ari den diziplina-espedientearen barruko kargu-orria.

Eta hori argitaratzen da, interesdunak horren berri izan dezan. Izan ere, diziplina-espedientearen egileak hartu duen erabaki honen jakinarazpentzat hartu behar du.

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Alejo José Francisco González Aznar jaunari jakinaraztea Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako bulegoetan eskuratu ahal duela kargu-plegu hori, hain zuzen ere Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2014ko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bitartez irekitako diziplina-espedientearen barrukoa. Bulegoak Donostiako Intxaurrondo kalea 70. zenbakiko 1. solairuan daude, eta plegu-orri hori Arrate Oianguren Txurruka andreari eskatu ahal zaio, orriaren egilea baita.

Bigarrena.– 36. artikuluan xedatutakoaren babesean, interesdunari jakinarazten zaio iragarki hau argitaratu eta 10 eguneko epea duela bere burua defendatzeko alegazioak jartzeko. Era berean, jakinarazten zaio, komenigarritzat joz gero, bere burua defendatzeko egokitzat jotzen dituen probak egiteko eskatu ahal duela epe horren barruan.

Hirugarrena.– Argitaratu iragarki hau Errenteriako Udaletxeko (Gipuzkoa) ediktu-taulan. Izan ere, udalerri horretakoa da espedientea irekita duen funtzionarioaren azken helbide ezaguna.

Alejo José Francisco González Aznar Jaunari jakinarazpena egiteko ematen da hau.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 16a.

Langileak kudeatzeko zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala