Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2014ko maiatzaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2026

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 330/07 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) bideratutako ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurrietarako 330/07 prozeduran epaia eman da. Eugenia Arango Granadak sustatu du prozedura, Ruben Hernando Peña Arroyaveren aurka. Hona hemen epai horren idazpurua eta epaitza:

180/14 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko apirilaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Maria Eugenia Arango Granada.

Abokatua: Carola Diaz De Lezana Urruela.

Prokuradorea: Maria Pilar Gago Carrillo.

Alderdi demandatua: Ruben Hernando Peña Arroyave.

Judizioaren gaia: seme adingabearekiko neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak.

EPAITZA

Partez baiesten dut Gago Carrillo prokuradoreak María Eugenia Arango Granadaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, bien semearen aita den eta auzi-ihesean den Ruben Hernando Peña Arroyaveren aurkakoa. Aipatu semearekiko mantenu-neurriak hartzea eskatzeko aurkeztu zuen demanda. Horrenbestez, bien seme XXXXXrekiko mantenu-neurri hau hartzen dut:

Ruben Hernando Peña Arroyavek bere sarreren ehuneko hogei ordainduko du hilero XXXXX semearekiko mantenu-pentsio gisa. Hilabete bakoitzeko lehen bost egunetan sartu beharko du zenbateko hori, María Eugenia Arango Granadak hartarako izendatzen duen kontuan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ruben Hernando Peña Arroyave demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko apirilaren hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana