Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2014ko maiatzaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2025

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 585/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio:

226/14 EPAIA

Epailea: Cristina Lopez de la Fuente.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita hamaika.

Alderdi demandatzailea: Garazi Fernandez Larrea.

Abokatua: Arturo Cobo Gutierrez.

Prokuradorea: Begoña Ferrero Pereira.

Alderdi demandatua: Said Ahabad.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Partez baiesten dut Begoña Ferrero Pereira prokuradoreak Garazi Fernández Larrea andrearen izenean eta ordez aurkeztu duen dibortzio-demanda, Said Ahabad jaunaren aurkakoa. Hori dela eta, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, zeinak legezko ondorio guztiak izango baititu. Neurriei dagokienez, bestalde, honako hauek hartzea erabaki dut:

1.– Amak izango du XXXXX seme adingabekoaren zaintza eta babesa; guraso-ahala bi gurasoena izango da.

2.– Seme adingabekoarentzako mantenu-pentsio gisa hilero 200 euro pagatu beharko ditu jagoletza ez duen gurasoak, aurreratutako hilabeteetan, hile bakoitzeko lehen bost egunetan pagatu beharko da kopuru hori, hain justu ere amak hartarako izendatutako banku-kontuan edo aurrezki-libretan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da kontsumo-prezioen indizearen arabera.

Adingabeek sortzen dituzten aparteko gastuak aitak eta amak ordaindu beharko dituzte, erdibana.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren testigantza eta bidal bedi Zierbenako Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Ez da kosturik ezarri behar.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ahabad Said non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Barakaldo (Bizkaia), 2014ko apirilaren 7a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana