Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2014ko maiatzaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2023

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 23koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (492/2014-A prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei deitzeko dena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (492/2014-A prozedura laburtua) errekurtsogileak ikerketa kriminaleko ikastaroari egindako ukoa onartzen ez duen 2014ko urtarrilaren 15eko Ebazpenaren kontra jarritakoa da. Ertzaintzako ikuskapen eskalako eta oinarrizko eskalako funtzionarioentzat ikerketa kriminaleko ikastaroan sartzeko hautaketa prozedura 2012ko ekainaren 29ko Ebazpenaren bitartez argitaratu zen (uztailaren 10eko EHAA, 134. zk.). Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epean ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2014ko apirilaren 23a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala