Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2014ko maiatzaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2014

448/2014 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jon Guajardo Remacha jauna Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.

Aztertua izan da Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen 2014ko urtarrilaren 31ko 157/2014 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2014ko otsailaren 27ko EHAAn (40. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak «curriculum vitae»-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Jon Guajardo Remacha jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Jon Guajardo Remacha jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Fakultatibo Espezialista Mediku lanpostu funtzionalaren 1252 plazaren jabea dena, Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko hautatua izan da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jon Guajardo Remacha jauna Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Jon Guajardo Remacha jauna zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana