Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2014ko maiatzaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2010

444/2014 EBAZPENA, apirilaren 10koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari nagusiarena, María Lourdes Vivanco Gómez Andrea Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Mediko izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.

Aztertu dugu Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Mediko lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 31ko 153/2014 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2014ko otsailaren 27ko EHAAn (40. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak <<curriculum vitae>>-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, María Lourdes Vivanco Gómez andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

María Lourdes Vivanco Gómez andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Fakultatibo Espezialista Laneko medikuntzako medikua lanpostu funtzionalaren 24219 plazaren jabea dena, Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Mediko lanpostua betetzeko hautatua izan da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako Zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Lourdes Vivanco Gómez andrea Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari Mediko izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– María Lourdes Vivanco Gómez andrea zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala