Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2014ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1632

IRAGARKIA, Oñartxoko (Azkoitia) zabortegian lixibiatuak bildu eta arazteko zerbitzu-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 034SV/2013).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: 034SV/2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Oñartxoko (Azkoitia) zabortegian lixibiatuak bildu eta araztea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Oñartxoko zabortegia, Azkoitia (Gipuzkoa).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: esleitzeko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta laurogeita hemeretzi mila (199.000) euro izango da, eta horri berrogeita bat mila zazpiehun eta laurogeita hamar (41.790) euro dagozkio, BEZagatik; beraz, guztira, berrehun eta berrogei mila zazpiehun eta laurogeita hamar (240.790) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2014ko martxoaren 21a.

b) Esleipenduna: Iragaz Watin, S.A.

c) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hirurogeita hemeretzi mila bostehun eta hirurogeita hamaika euro eta hogeita sei zentimo (179.571,26) gehi hogeita hamazazpi mila zazpiehun eta bederatzi euro eta laurogeita hamasei zentimo (37.709,96) BEZarenak. Beraz, guztira, berrehun eta hamazazpi mila berrehun eta laurogeita bat euro eta hogeita bi zentimo (217.281,22).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2014ko martxoaren 25a.

b) Kontratista: Iragaz Watin, S.A.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala