Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EDIKTUA, 226/13 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Ana Garmendia Gutierrezek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizen honek,
Fede ematen dut:
226/13 falta-judizioan, epaitegi honetako epaile Almudena Izquierdo Trecherak epaia eman zuen 2013-03-20an.
Mohammad Khaddor non dagoen ez dakigunez (pasaporte-zenbakia: T710180), ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio, eta, halaber, ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko duela epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.
Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita batean.
IDAZKARI JUDIZIALA.