Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2014ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1622

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 569/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta xedapenak, hitzez hitz:

129/14 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko martxoaren hamahirua.

Alderdi demandatzailea: Xabier Pavon Medina.

Abokatua: Ana Sofia Llamazares Medrano.

Prokuradorea: Maria Dolores Olabarria Cuenca.

Alderdi demandatua: Solange Andrea Urbina Da Silva.

Judizioaren gaia: ezkontza lotura bat dibortzioz desegina dagoela adieraztea.

EPAITZA

1.– Xabier Pavón Medinaren eta Solange Andrea Urbina Da Silvaren arteko ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, deklarazio horrek berekin dakarren legezko ondorio guztiekin.

2.– Epaia irmoa denean, ezkontzako ondasunei dagokienez, ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratuko da.

3.– Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

4.– Ez da kosturik ezarri behar.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 artikulua).

Eta, epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Solange Andrea Urbina Da Silvaren bizilekua ezezaguna denez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko martxoaren 17a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana