Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2014ko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1620

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 262/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gurasoen eta seme-alaben arteko neurriei dagokienez, Juan Jose Cortes Morenoren aurka, V. G. S. andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 262/13 prozeduran, hau da, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratutakoan epai eman da, zeinaren epaitza eta idazpurua honako hauek baitira:

178/14 EPAIA

Epailea: Cristina López de la Fuente andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko martxoaren hamazazpia.

Alderdi demandatzailea: V. G. S.

Abokatua: Arturo Larraondo Etxebarria.

Prokuradorea: Marta Martinez Perez.

Alderdi demandatua: Juan Jose Cortes Moreno.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: ezkontzaz kanpoko eme-alabentzako behin betiko neurriak.

EPAITZA

Juan José Cortés Morenoren aurka, V. G. S. andrearen izenean eta ordez Marta Martínes Pérez prokuradoreak aurkeztutako demanda baiesten dudanez gero, alaba komunari dagokionez honako neurri hauek hartzea erabakitzen dut:

– XXXXXren zaintza eta jagoletza amari esleitzea, guraso-ahala bi gurasoek dutela.

– Alabaren eta aitaren arteko bisita- eta komunikazio-erregimen bat ezartzen da; aita XXXXX adingabekoarekin egon daiteke, aste orotako astelehenetan eta ostegunetan, 16:30etatik 20:00etara, betiere adingabekoa non hartuko den eta entregatuko den aldez aurretik komunikatutakoan auzi-jartzaileari.

– Alabaren aldeko mantenu-pentsioa finkatzen da, jagoletza ez duen gurasoaren kargura izango dena. Zeinaren arabera 150 euro sartu beharko baitira, hil bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan, aurreratuta, amak izendatzen duen kontuan. Pentsioa urtero eguneratu beharko da, INEk edo horren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera.

Guraso biek erdibana ordainduko dituzte bien alabak sortzen dituen aparteko gastuak.

Ez da kosturik ezartzen.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Juan Jose Cortes Moreno demandatuari behar bezalako jakinarazpena balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko martxoaren hamazazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala