Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2014ko martxoaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
1154

IRAGARKIA, hiru kotxeko 28 tren-unitate eta horien mantenu-zerbitzua hornitzeko kontratazioa prozedura irekiaren bidez lizitatzekoa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

Kontratazioaren organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoa.

Espedientea izapidetuko duen saila: Erosketa eta Kontratazio Zerbitzua.

Telefonoa: 94 401 99 00.

Faxa: 94 401 99 16.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: kontratazio prozedura irekiaren bidez kontratatzea 28 tren unitate, parke eta ordezko piezak eta horien mantenu-zerbitzua, eta baita istripuen eta/edo bandalismo handien konponketa ere.

b) Burutzeko/emateko lekua: Euskadi.

c) Burutzapen epea (horniketa): 2015. eta 2020. urteen artean emateko.

d) Burutzapen epea (mantenua): 4 urte, eta gehienez beste 2 urte luza daiteke; epea lehenengo tren-unitatea behin-behinean hartzen denetik hasten da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitazio-oinarriaren aurrekontua.

Lehiaketa honen gehieneko lizitazio aurrekontua hau da:

a) Ehun eta berrogeita hamar milioi (150.000.000) euro (BEZik gabe), 28 tren unitateen parke eta ordezko piezen horniketarako.

b) Ehun eta hogeita hamar mila (130.000) euro (BEZik gabe), unitateko eta urtean, mantenu zerbitzurako.

c) Seiehun mila (600.000) euro (BEZik gabe), istripuak eta bandalismo handiak konpontzeko, zenbatekoa guztira 4 urterako eta beste 2 luzapenekoak izan daitezke.

Loteak: ez.

5.– Bermeak.

Behin betiko fidantza: baldintza pleguen araberakoa.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Parte hartzeko eskariak ondorengo posta elektronikoaren bidez eska daitezke: contratación@euskotren.es

b) Dokumentazioa lortzeko azken eguna: 2014ko martxoaren 28a, 12:00ak.

7.– Kontratistaren betekizun zehatzak.

a) Sailkapena: (taldea, azpitaldea eta maila): baldintza pleguen arabera.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta kaudimen tekniko eta profesionala: baldintza pleguen arabera.

c) Bestelako berariazko baldintzak: baldintza pleguen arabera.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

b) Aurkezteko azken eguna: 2014ko apirilaren 28a, 12:00ak.

c) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza pleguetan zehaztutakoa.

d) Aurkezteko lekua:

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoa.

Erosketak eta Kontratazio Saila

Atxuri, 6

48006 Bilbao

e) Lizitatzailea bere eskaintza mantentzera behartuta dagoen epea: 3 hilabete.

9.– Argibide gehiago.

a) Eurpopar Batasuneko Egunkari Ofizialera igortzeko data: 2014ko otsailaren 26a.

b) Baldintza Pleguetan jasotzen dira.

10.– Iragarkien gastuak: lehiaketaren esleipendun izango den enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko otsailaren 27a.

Zuzendari nagusia,

IÑIGO PALOMINO ZUBIAURRE.


Azterketa dokumentala