Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, honako kontratu hau esleitzeko dena: Segurtasun Sailak zehaztutako zenbait lokal eta higiezinetan segurtasun- eta zaintza-zerbitzua ematea.
1.– Erakunde esleitzailea. Datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea, 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 95 72.
5) Telefaxa: 945 01 89 50.
6) Posta elektronikoa: l-cotelo@ej-gv.es
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014-03-27.
d) Espedientearen zenbakia: C02/002/2014.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Segurtasun Sailak zehaztutako zenbait lokal eta higiezinetan segurtasun- eta zaintza-zerbitzua ematea.
c) Loteak:
d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko epea: 24 hilabete.
f) Luzapena onartzea: bai.
i) CPV: 79710000-4.
3.– Izapidetzea eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak:
– Prezioa da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra: bai.
Enpresa lizitatzaileek prezio bat aurkeztu beharko dute irizpide bakoitzeko, honako atal hauen arabera:
Irizpidea:
Armarik gabeko zaindariek egunez egindako ordu bakoitzeko prezioa: 6 puntu.
Armarik gabeko zaindariek gauez edo jaiegunetan egindako ordu bakoitzeko prezioa: 6 puntu.
Armadun zaindariek egunez egindako ordu bakoitzeko prezioa: 7 puntu.
Armadun zaindariek gauez edo jaiegunetan egindako ordu bakoitzeko prezioa: 6 puntu.
Armarik gabeko zaindari batek hilabetean egindako zerbitzuaren prezioa (24 orduko zerbitzua): 10 puntu.
Armadun zaindari batek hilabetean egindako zerbitzuaren prezioa (24 orduko zerbitzua): 30 puntu.
Armarik gabeko zaindari batek hilabetean egindako zerbitzuaren prezioa (12 orduko zerbitzua): 20 puntu.
Armadun zaindari batek hilabetean egindako zerbitzuaren prezioa (12 orduko zerbitzua): 15 puntu.
GUZTIRA: 100.
Prezio osoak dira horiek, hau da: barne hartzen dituzte zerbitzuen zenbatekoak nahiz legez ezarritako zergen eta tasen zenbatekoak. Prezio horren barruan sartu egongo dira, halaber, dietak eta kilometroko konpentsazioa, betiere zaindu beharreko higiezinak probintzia-hiriburuetatik kanpo badaude.
Eskaintza ekonomikoa baloratzeko, honako formula hau erabiliko da:
Puntuak = (BP – EP / BP – EPM) * PG
BP = banakako prezioa.
EP = lizitatzaileak eskainitako prezioa.
EPM = eskaintza guztien artean eskainitako prezio merkeena.
PG = kontzeptuaren prezioa, guztira.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.646.281 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
a) Zenbateko garbia: 823.140,50 euro. Zenbatekoa, guztira: 996.000 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
Behin betikoa: kontratuaren lizitazio-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.
a) Sailkapena: M taldea, 2 azpitaldea. d kategoria.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29.1 puntuan zehazten den moduan.
c) Bestelako betebeharrak: eskatutako gaikuntza enpresarial edo profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29.4 puntuan eskatutakoa.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2014-03-28a, 11:00ak arte.
b) Aurkezteko modua: paperean eta bitarteko elektronikoz.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Helbide elektronikoa: www.contratacion.euskadi.net
f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Helburua: «B» gutun-azala: 2014-04-11, 11:00etan.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 24a.
Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,
NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.