Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2014ko martxoaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1142

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez jakinarazten dira Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek egindako prestakuntza-jarduera estrategikoak finantzatzeko 2013ko ekitaldian emandako diru-laguntzak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2013ko maiatzaren 15eko Ebazpenaren bidez (2013ko maiatzaren 31ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek prestakuntza-jarduera estrategikoak egiteko diru-laguntzen 2013ko ekitaldiko deialdia iragarri zen.

Deialdiaren 11. artikuluan aurreikusten denez, Hobetuzek aztertuko ditu aurkeztutako eskabideak, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari proposamenak egingo dizkio Lanbideko zuzendari orokorrak behar den ebazpena eman dezan. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da enpresa onuradunen eta emandako zenbatekoen zerrenda.

Halaber, deialdiaren 9. artikuluan ezartzen dira balorazio-irizpideak, eta zehazten da ez direla diruz lagunduko, azterketa eginda, gutxieneko 30 puntuetara heltzen ez diren eskabideak. 8. artikuluan, laguntza zehazteko irizpideak ezartzen dira.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean jasotzen diren diru-laguntzak ematea enpresei; zenbatekoa ere zehazten da.

Diru-laguntzen zenbateko osoa 4.300.000 eurokoa da, eta diru hori enpresa horiek aurkeztutako prestakuntza-planetan jasotako jarduera estrategikoak finantzatzera bideratuko da.

Bigarrena.– Deialdiaren 1.4 artikuluaren arabera, enpresa onuradunek bermatu beharko dute agindu honen karietara aurkeztutako prestakuntza-jarduerek aipatu artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen dituztela, Hobarien Estatuko Sistemari dagokionean. Halaber, deialdiaren 8.3 artikuluaren arabera, diru-laguntzak jasotzeko, egiaztatu beharko da, lehiari buruzko Europako araudiari dagokionean, deialdiaren eranskinean aipatzen den inbertsio-ahalegina egin izana.

Hirugarrena.– II. eranskinean jasotzen diren eskabideei laguntzak ukatzea, bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio; hortaz, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu daiteke, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko Epaitegian, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala