Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ERMUKO UDALA
232

IRAGARKIA, Ermuko udalerriko zaraten mapa estrategikoari hasierako onespena emateari buruzkoa.

2013ko abenduaren 18an Udalbatzak egin zuen ohiko bilkuran, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoak honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

«Urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Kutsadura Akustikoari buruzkoak, bere 10 artikuluan, zarata-mapak lantzeko obligazioa ezartzen du 10.000 biztanle baino gehiagoko udalentzat.

Ermuko Udalak aipaturiko 213/2012 Dekretu hori betetze aldera, eta bere eskumenen eremuan jardunez, Ermua Udalerriko zaraten mapa estrategikoa landu du.

Dokumentu hori aztertu ondoren eta Kutsadura Akustikoari buruzko Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ondorengoa erabaki da:

Lehenengoa.– Ermua Udalerriko zarata-mapa estrategikoei buruzko dokumentua hasierako izaeraz onestea.

Bigarrena.– Espedientearen jendaurreko informazio-aldi publikoa hilabetez irekitzea, edozein pertsona fisiko zein juridikok gaiaren inguruan dagoen dokumentazioa eta prozedura aztertu, edo, hala behar denean, egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko aukera izan dezan. Horretarako, Udal Alor Teknikoan egongo da espedientea ikusgai.

Hirugarrena.– Jendaurreko informazio-iragarkia EHAAn, BAOn eta Ermuko Udaleko iragarki-taula digitalean argitaratzea».

Ermua, 2013ko abenduaren 20a.

Alkatea,

CARLOS TOTORIKA IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala